72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZURUKUAIN

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zurukuaingo Kontzejuak, 2018ko martxoaren 7an, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zurukuainen, 2018ko martxoaren 22an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Vergara Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L1804078