72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi sektoreko H-4A eta H-16A lurzatien xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak, 2018ko martxoaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko H-4A eta H-16A lurzatien xehetasun-azterketaren espedientea, Construcciones Andía SAk sustatua, eraikigarritasuna eta aprobetxamendua lekualdatzeko Ardoi sektoreko H-4 eta H-16 unitate morfologikoen artean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1803915