2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2018ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez aditzera ematen zaie Deierriko udalerriko bizilagun guztiei, Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018ko martxoaren 21ean hasi eta 2018ko apirilaren 30ean bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak helbidera igorriko dira, eta Udalaren kontuetan ordaindu beharko dira, Nafarroako Rural Kutxa edo Caixabank banketxeetan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2018ko apirilaren 30ean.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Aritzalan (Deierri), 2018ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1803922