2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Xehetasun-azterketa, AR-1 banaketa eremuko 1a.1 lurzatiarena. Hasierako onespena
Villatuertako Udaleko alkateak, martxoaren 15eko 011/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen AR-1 banaketa eremuko 1a.1 lurzatiaren xehetasun-azterketa (1. poligonoko katastroko 858. lurzatia), Elkarsan SL enpresak sustaturik, lurzati horren barneko gehieneko lerrokadurak aldatzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezko bada.
Villatuertan, 2018ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1803717