2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Saldiseko Kontzejuaren 2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ollarango Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Saldiseko Kontzejuaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Iragarkia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo behar dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
–Diru-sarreren aurrekontua.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 675 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.115 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 36.416 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 40.206 euro.
–Gastuen aurrekontua.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 7.000 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 980 euro.
Gastuak, guztira: 7.980 euro.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez.
Ollaranen, 2018ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L1803998