2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Udalaren lokalak herritarren elkarteei edo irabazi-asmorik gabeko tokiko entitateei lagatzea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea lokalak lagatzeko ordenantzaren aldaketa, 2., 3. eta 9.2 artikuluei eragiten diena, eta, halaber, aldaketa bat egitea lokalak puntualki lagatzeko eskabide ereduan.
Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.
2. artikuluan, onuradun izan daitezkeen entitateei buruzkoan, honako paragrafoa gehitzen da amaieran:
2.3. Onuradun izaten ahalko dira, urtean behin gehienez ere eta eremu erabilgarriak baldin badaude, horrela eskatzen duten Eguesibarko bizilagunen erkidegoak.
3. artikuluan, lagako diren eremuak zehazten dituena, honako paragrafoa gehitzen da amaieran:
–Ordenantza honetan agertzen ez den bestelako udal eremua, entitateek erabiltzen ahal badute, betiere Udalak baimentzen badu eta udal jarduerak edo lanak oztopatzen ez badira. Udalaren osoko bilkuren aretoa kanpo gelditzen da horretatik, espresuki.
9.2 artikuluan, eskaera egiteko epeei buruzkoan, honako paragrafoa gehitzen da amaieran:
Eremuen lagapena bizilagunen erkidegoei: urte osoan zehar egiten ahalko dira eskaerak, eta ezinbestekoa izanen da lokaletan egin nahi den jarduera hasi baino 15 egun lehenago aurkeztea eskaera.
Halaber, eremuak lagatzeko eskabide puntualetarako ereduan aldaketa bat egitea proposatzen da, Udalari horien tramitazioa erraztearren. Aldaketa honetan datza: jarduera diruz lagungarria bada, horretarako diru-laguntza eskatu den deialdia identifikatzea. Hona hemen proposatutako testua:
Udalak onetsitako deialdiren batek diruz lagundutako jarduera: (Bai edo Ez).
Deialdia: .............................................................................................
Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1803475