72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2018rako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin bilkura arruntean, besteak beste erabaki zuen onestea 2018ko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28., 100. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat. Izan ere, artikulu horiek ondoko hauek ezartzea aurreikusten dute: prezio publikoak udalen eskumeneko zerbitzuak emateagatik edo jarduerak egiteagatik; hainbat zerga, ondasunen titulartasunagatik, jarduera enpresarial, profesional eta artistikoetan aritzeagatik, eraikuntza, instalazio edo obrak egiteagatik, eta hiri-lurren balio-gehikuntzagatik; baita tasak eta zergak ere, jabari publikoaren erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren gainekoak, eta beren eskumeneko zerbitzu publikoak emateagatik edo jarduerak egiteagatik. Horrenbestez, honako hauek onetsi dira 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra hartzeko:

1. Honako zerga-tasa hauek onesten dira, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra hartzeko:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: zerga oinarria, aldi guztietan 2,5 (2/1995 Foru Legearen 175. artikulua). Karga-tasa, %14 (2/1995 Foru Legearen 176.2 artikulua).

–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren indizea: 1,4.

2. Indarrean dauden ordenantzetako tarifak aurreko ekitaldian bezala mantentzen dira, baita Kanpondoa SLU sozietate publikoarenak eta Agoizko Udalaren Musika Eskolako Patronatuarenak ere, eta honako tasa berri hauek gehitzen dira:

–Arma txartelen eta animalia arriskutsuak edukitzeko txartelen tramitazioa: 15 euro.

–Ondasunen tasazioen gaineko hirigintza-txostenak egitea, interesdunek eskatuta: 50 euro.

–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea: iragarkiaren kostua.

–Udal artxiboetan 25 urte baino zaharragoak diren edozein motatako agiriak bilatzea eta aurkitzea: 15 euro.

–Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko lizentziak egitea eta tramitatzea: 10 euro.

–Irekitzeko lizentzien titulartasun aldaketen baimenak tramitatzea eta ematea: 50 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraituz, ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimodunek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2018ko martxoaren 14an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1803680