72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

88/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Agindua aldatzen duena eta laguntzen deialdia onetsi zen 2018. urterako. Foru agindu haren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko.

Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzak ematearen ondorioetarako.

Programa horretako 1. neurria zen “Ezagutzen eta informazioaren transferentziarako jarduerak”, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 14. artikulua aplikatuz. Neurri hori horizontala da programazio estrategikoaren testuinguruan eta lagungarria da EBko focus arearen landa garapenerako erlazio handi baterako eta lehentasun guztietarako, hala nola: nekazaritzari buruzko ezagutzen eta berrikuntzen transferentzia, ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea, nekazaritzari lotutako ekosistemak lehengoratzea, zaintzea eta hobetzea, baliabideen eraginkortasuna sustatzea eta landa eremuen gizarteratzea eta garapen ekonomikoa garatzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko. Jarduera horiek beharrezkoak dira nekazaritza arloko prestakuntza egin behar baita ustiategiak nahikoak eta lehiakorrak izan daitezen, elikagaiak seguruak eta kalitatezkoak izateko eta landa eremuei eta nekazaritzako industriaren jardunari eusteko. Foru agindu hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 8ko 182/2017 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Izandako esperientzia dela-eta, komenigarria da kostuak apaltzeko beste pauso bat ematea eta kudeaketaren zenbait alderdi aldatzea, onuradunek segurtasun juridiko handiagoa izan dezaten eta prestakuntzarako funtsen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin. Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak diru-laguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez eta laguntzen araubideak indarrean jarraitzen duenez 2020ko abenduaren 31ra arte, bidezkoa da deialdi hau onestea eskaerak aurkezteko epea noiz bukatuko den ezartzeko eta eskaerak ebaluatzeko, hori dena aipatutako foru aginduarekin bat.

Gobernuak 2018ko urtarrilaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari 2019ko aurrekontuan 300.000 euro arteko gastua baimentzeko, 2018ko deialdiaren konpromisoei erantzuteko.

Ikusita foru agindu honek badituela Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzarena, eta ikusita aurrekontuak baduela diru erabilgarria.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu haren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Aginduaren I. eranskina aldatu da prestakuntza-entitate eskatzaileen irakasleen kostuak apaltzeari dagokionez, eta foru agindu honen I. eranskinean jasoa dagoen bezala gelditu da.

2. artikulua. Laguntzen deialdia 2018. urterako.

1. Deialdia onestea 2018an lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak emateko.

2. Deialdi honetan aplikatzekoa izanen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Agindua, zeinaren bidez arauak ezarri baitziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko, eta zeina, gerora, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 8an emandako 182/2017 Foru Aginduak aldatu baitzuen.

3. artikulua. Eskaerak aurkezteko epea.

2018. urtean eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. artikulua. Aurrekontuko kredituak.

300.000 euroko gastua baimentzen da, 2019ko Gastuen Aurrekontuetako “Prestakuntza jarduerak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710000 71210 4400 412109 partidaren kargura, edo horretarako gaitzen den partidaren kargura, foru agindu honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko.

5. artikulua. Diru-laguntzen deialdia erregistratzea.

Foru agindu hau Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzeko agintzen da.

6. artikulua. Errekurtsoak

Laguntzen deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko martxoaren 22an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

I. ERANSKINA

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu haren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko.

Artikulu bakarra.–Paragrafo bat gehituko da irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren I. eranskineko 7. artikuluan, gastu eta jarduera diruz lagungarriei buruzkoan; zehazki, 4. puntuko a) letran. Testu hau izanen du:

“4. Diruz lagungarri diren kostu horiek atal hauetan banatzen dira:

a) Langileriaren zuzeneko gastuak, ondoko kontzeptuak batuz kalkulatuko direnak:

–Soldaten kostua.

–Enpresaren kargurako Gizarte Segurantza.

–Langileriaren gastu orokorrak. Kontzeptu horretan, entitatearen gastu orokorrak egozten dira, hala nola zuzendaritza eta koordinazioa, zerbitzu informatikoak, kontularitza zerbitzuak, telekomunikazioak, administrazio zerbitzuak, amortizazioak, eta bulego eraikinen, ekipoen eta instalazioen konponketak eta mantentze-lanak, errentamenduak eta alokairuak, argiaren, gasaren eta abarren hornidura, papergintza, finantza gastuak, eta abar. Gastu orokor horiek, behar bezala justifikaturik, ez dute gaindituko langileria gastu osoaren %15 (soldaten kostua + gizarte segurantza).

Entitate eskatzailearen langileria gastuetatik (soldaten kostua + gizarte segurantza), erreferentziatzat lanordu bat hartuta, ordu baten kostua aterako da, eta ez dira kontuan hartuko, laguntza kalkulatzeko, orduko 40 eurotik gorako kopuruak.”

Iragarkiaren kodea: F1804136