68. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 15ean emandako 25E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, elkartegintza sustatu eta autonomia bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (identifikazioa): 390405.

Xedea:

Adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateei, irabazi-asmorik izan gabe elkartegintzako oinarrizko jarduketak eta autonomia sustatu eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatzen dituzten horiei, diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea.

Oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 15eko 25E/2018 Foru Aginduan jaso dira, eta hura ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aurkezteko epea:

Foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da eskaera.

Iruñean, 2018ko martxoaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1803855