68. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, 2017ko enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan zer lanpostu sartuko den zehazten duen ebazpenaren aurka.

Daniel Gurich Ascunce jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendariak urtarrilaren 31n emandako 245/2018 Ebazpenaren aurka. Haren bidez ezarri zen zer lanpostu sartuko den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan.

Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 42. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko martxoaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1804137