68. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena

Untzueko Udaleko alkateak, 2018ko otsailaren 6an eman 3/2018 Ebazpenaren bidez, 2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi zituen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehenbizikoa.–2018ko lan egutegia onestea Untzueko Udaleko zerbitzu anitzetako langileentzat. Honako hauek izango dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egongo dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Azaroaren 12a: herriko jaia.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bertako beste jaieguna ere sartuta dago aurreko zerrendan. Udalek proposaturiko egunean izango da jaiegun hori, 2018ko azaroaren 12an udal honen kasuan.

Bigarrena.–Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin bat, Untzueko Udaleko zerbitzu anitzetako langileen urteko egiazko lanordu kopurua ezarri da; 1.592 ordukoa izango da, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da, lanaldi partzialeko kontratuetan izan ezik, horietan sinatutako ordu kopurua izango baita.

Hirugarrena.–Zerbitzu anitzetako langileentzat onetsitako 2018. urteko lan egutegitik 21,33 ordu soberan daude, eta zerbitzu anitzetako langileek nahierara hartuko dituzte ordu horiek.

Laugarrena.–Untzueko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egongo da irekita, jendea hartzeko, asteartetik ostegunera.

Bosgarrena.–Baliogabeak izango dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, toki administrazioak barne, egiten duen deklarazioari jarraikiz.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udalaren iragarki-oholean argitaratuko da.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko zerbitzu anitzetako langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egingo den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Untzuen, 2018ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1802806