68. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2018ko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Olaztin, 2018ko apirilaren 4an.–Alkateordea, Egoitz Aldaz Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1804675