68. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

108/2018 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onesten dituena.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itundutako ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.2 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak hezkuntza sistemaren barruan daude. Legearen VIII. kapituluan irakaskuntza horien oinarrizko alderdiak arautzen dira. 3.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erdi mailako kirol irakaskuntzak derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzakoak dira.

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1999 Legearen 55.1 artikuluak araubide bereziko irakaskuntzatzat jotzen ditu kirol-teknikari tituluak lortzera bideratutakoak. Titulu horiek Estatuko lurralde osorako balio dute, bai akademikoki, bai lanerako.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluan Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira, eta 5.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuaren eskumena da kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak bi mailatan egituratuta egonen dira: erdiko mailakoak edo goiko mailakoak. VIII. kapituluak sarrera, igoera eta onarpena arautzen ditu, 34. artikuluan irakaskuntza horietan onartua izateko irizpideak zehazten baitira.

Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak Kirol-teknikari eta Goi mailako Kirol-teknikari tituluak ezartzen ditu Mendi-kirolen eta Eskaladaren espezialitateetan, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onesten ditu eta horietan sartzeko probak eta baldintzak arautzen ditu.

Martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuak kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezartzen ditu Neguko kirolen espezialitateetan, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onesten ditu, eta horietan sartzeko probak arautzen.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluak irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak ezartzen ditu.

Ebazpen honen xedea da 2018-2019 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzea.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak 2018-2019 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan araubide bereziko kirol ikasketak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzearen alde emandako txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2018-2019 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak Nafarroako ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak ezartzea. Ebazpen honen 1. eranskinean jasota daude.

2. 2018-2019 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedurako jarraibideak, egutegia eta eskabidearen eredua onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean jasota daude.

3. Ebazpen hau eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Altsasuko “FP Sakana LH” IBPra eta Irunberriko “FP Lumbier” BHIra, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2018ko martxoaren 15ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak

1. Prozedura.

1.–Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetako ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituen apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da ikasleak onartzeko prozedura.

2.–2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan ezarritako araubide bereziko kirol ikasketak eginen dituzten ikasleak hartzeko prozedura berariazkoa ebazpen honetan xedatutakoari jarraikiz eginen da, eta Mendi-kiroletako eta Eskaladako kirol teknikaria eta Neguko kirol teknikaria tituluak onesten dituzten errege dekretuekin bat.

2. Onarpen prozesuaren egutegia.

1.–Epe arrunta eta epe berezia daude Nafarroako ikastetxe publikoetako ikasleak araubide bereziko kirol ikasketetan onartzeko prozesuan.

Mendi Ertainetako kirol teknikaria, Eskaladako kirol teknikaria eta Iraupen-eskiko kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratutako ikasketetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia hauxe da:

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen maila

Inskribatzeko epe arrunta

2018ko maiatzaren 2tik 11ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2018ko ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2018ko ekainaren 26tik 28ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2018ko ekainaren 29a

Matrikulatzeko epea

Uztailaren 2tik 5era (14:00ak arte)

Inskribatzeko epe berezia

2018ko irailaren 3tik 7ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2018ko irailaren 10a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2018ko irailaren 11tik 13ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2018ko irailaren 14a

Matrikulatzeko epea

2018ko irailaren 17tik 19ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Mendi Ertainetako kirol teknikaria, bigarren ikasmaila

Inskribatzeko epe arrunta

2018ko maiatzaren 2tik 11ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2018ko ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2018ko ekainaren 26tik 28ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2018ko ekainaren 29a

Matrikulatzeko epea

Uztailaren 2tik 5era (14:00ak arte)

Inskribatzeko epe berezia

2018ko irailaren 3tik 7ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2018ko irailaren 10a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2018ko irailaren 11tik 13ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2018ko irailaren 14a

Matrikulatzeko epea

2018ko irailaren 17tik 19ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Eskaladako kirol teknikaria, bigarren ikasmaila

Inskribatzeko epe arrunta

2018ko maiatzaren 2tik 11ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2018ko ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2018ko ekainaren 26tik 28ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2018ko ekainaren 29a

Matrikulatzeko epea

Uztailaren 2tik 5era (14:00ak arte)

Inskribatzeko epe berezia

2018ko irailaren 3tik 7ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2018ko irailaren 10a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2018ko irailaren 11tik 13ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2018ko irailaren 14a

Matrikulatzeko epea

2018ko irailaren 17tik 19ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Iraupen-eskiko erdi mailako zikloko lehen maila

Inskribatzeko epe arrunta

2018ko maiatzaren 2tik 11ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2018ko ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2018ko ekainaren 26tik 28ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2018ko ekainaren 29a

Matrikulatzeko epea

Uztailaren 2tik 5era (14:00ak arte)

Inskribatzeko epe berezia

2018ko irailaren 3tik 7ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2018ko irailaren 10a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2018ko irailaren 11tik 13ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2018ko irailaren 14a

Matrikulatzeko epea

2018ko irailaren 17tik 19ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

3.–Bloke komuna beste erkidego batean gaindituta, Nafarroan prestakuntza jarraitu nahi duten pertsonek eskaera aurkeztu beharko diote Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, berariazko blokea hasi aurreko egunetan.

3. Epe arrunta. Eskaerak aurkeztea.

1.–Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra behar bezala beteta aurkeztu beharko du, 2. eranskineko ereduaren arabera eta ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean ikasketa bakoitzerako ezarritako epeetan.

Inskribatzeko eskaera dagozkion ikasketak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da; hau da, Altsasuko “FP Sakana LH” IBP ikastetxean Mendi-kiroletako eta Eskaladako ikasketen kasuan, eta Irunberriko “FP Lumbier” IBP ikastetxean Iraupen-eskiko ikasketen kasuan.

Era berean, indarreko araudiak horretarako ezarritako tokietako edozeinetan ere aurkez daiteke eskaera.

Orobat, inskripzioa bide telematikoaren bitartez ere izapidetzen ahalko da, tramite fitxa hauen bidez: “Inskripzioa kirol ikasketetan: Mendi-kirolak eta Eskalada” eta “Inskripzioa kirol ikasketetan: Iraupen-eskia”.

2.–Honako baldintza hauek bete behar dira bai Mendi-kiroletako eta eskaladako erdi mailako zikloko lehen ikasmailan bai Iraupen-eskiko erdi mailako zikloko lehen ikasmailan sartzeko:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat izatea, edo erdi mailako zikloan sartzeko proba gaindituta izatea.

b) Sartzeko proba espezifikoa gainditzea: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen mailaren kasuan martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehazten dena, eta Iraupen-eskiko lehen mailaren kasuan martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehazten dena.

3.–Mendi Ertainetako erdi mailako zikloko bigarren ikasmailan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Lehen maila gainditua izatea mendi-kiroletako eta eskaladako irakaskuntzetan, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak aipatzen dituen horietan.

b) Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako berariazko probak gainditzea kasuan kasuko kirol espezialitatean.

4.–Mendi Ertainetako erdi mailako zikloko bigarren mailan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Lehen maila gainditua izatea mendi-kiroletako eta eskaladako irakaskuntzetan, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak aipatzen dituen horietan.

b) Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako berariazko probak gainditzea kasuan kasuko kirol espezialitatean.

5.–Sarrerako baldintzak data hauetan frogatu beharko dira:

–Inskribatzeko datetan horiek betetzen dituztenek: 2018ko maiatzaren 2tik 11ra (14:00ak arte).

–Inskribatzeko unean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileen kasuan, data hauen ondoren frogatzen ahalko dituzte: 2018ko ekainaren 25eko 14:00ak arte. Kirol arloko sarrera proba espezifikoak Nafarroan egin dituzten pertsonen kasuan, Hezkuntza Departamentua izanen da sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak aurkeztuko dituena, ofizioz.

4. Izena emateko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kirol ikasketetarako inskripzio eskabidearen ereduan jasotzen dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den hezkuntza Espainiakoen baldintza berberetan erdiesteko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

5. Erdi mailan sartzeko probaren bidez, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren Federazioko diplomaren homologazioaren, konbalidazioaren edo baliokidetasunaren bidez sartzeagatik ikaspostuak gordetzeko aukera egiten dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.–Erdi mailan sartzeko probaren bidez, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren Federazioko diplomaren homologazioaren, konbalidazioaren edo baliokidetasunaren bidez ikaspostuak gordetzeko aukera egiten dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta gorde beharreko ikaspostuak esleitzeko ebazpenaren irizpideak, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko ikasketa hauetarako inskripzioaren tramite fitxan jasota daudenak dira.

2.–Ikaspostuak gordetzeko eskatzen duten ikasleek gordetzeko baldintza frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2018ko ekainaren 25eko 14:00ak baino lehen, inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

3.–Norbaitek arrazoi batengatik baino gehiagogatik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, hurrengo ordenaren arabera hartuko dira kontuan gordetzeko eskatu diren ikaspostuak:

–Lehena: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrena: ikaspostua gordetzea erdi mailan sartzeko probaren bidez sartzeagatik.

–Hirugarrena: ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

–Laugarrena: ikaspostua gordetzea urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren Federazioko diplomaren homologazio, konbalidazio edo baliokidetasunagatik.

6. Jaiegunak.

Ebazpen honetan adierazitako datak aginduzkoak dira. “Hasiera egunaren” eta “Bukaera egunaren” arteko egun bat, biak barne, jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera edo egunetara aldatuko dela ulertuko da. Egoera horrek ukitutako ikastetxeak publizitatea eman beharko die balizko data aldaketei.

7. Ikaspostuen eskaintza.

2018-2019 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitatean kirol irakaskuntzen eskaintza hauxe izanen da:

a) Mendi-kiroletako eta Eskaladako espezialitateak:

–Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen mailako talde bat. Oro har, 10 ikaspostu, gutxienez, eta 32 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan.

–Mendi ertaineko erdi mailako zikloko bigarren ikasmailako talde bat. Oro har, 10 ikaspostu, gutxienez, eta 24 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan.

–Eskaladako erdi mailako zikloko bigarren ikasmailako talde bat. Oro har, 4 ikaspostu, gutxienez, eta 8 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan.

b) Iraupen-eskia:

–Iraupen-eskiko erdi mailako lehen ikasmailako talde bat. Oro har, 10 ikaspostu, gutxienez, eta 24 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan.

Eskaera egiten duten ikasleen kopurua talde bakoitzerako ezarritako gutxieneko kopurua baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuak kentzen ahalko du dagokion eskaintza. Eskaeren kopurua talde bakoitzerako eskainitako ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, ebazpen honetan onarpenerako ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

8. Ikaspostuen erreserba.

1. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritako portzentajeen arabera, ikaspostu hauek gordeko dira:

–Mendi-kirolak eta Eskalada, lehen maila:

a) Taldeko 4 ikaspostu, erdi mailako zikloetan sartzeko probak gainditu izana frogatzen dutenentzat.

b) Taldeko 2 ikaspostu, desgaitasun mailaren bat frogatzen dutenentzat.

c) Taldeko 4 ikaspostu, goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.

d) Taldeko 4 ikaspostu, federazioko diplomaren homologazioa, edo baliozkotzea edo baliokidetasuna frogatzen dutenentzat, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen direnak, hain zuzen.

–Iraupen-eskia, lehen maila:

a) Taldeko 3 ikaspostu, erdi mailako zikloetan sartzeko probak gainditu izana frogatzen dutenentzat.

b) Taldeko 2 ikaspostu, desgaitasun mailaren bat frogatzen dutenentzat.

c) Taldeko 3 ikaspostu, goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.

d) Taldeko 3 ikaspostu, federazioko diplomaren homologazioa, edo baliozkotzea edo baliokidetasuna frogatzen dutenentzat, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen direnak, hain zuzen.

2. Taldeko gainerako 18 ikaspostuak, Mendi-kirolen eta Eskaladaren kasuan, eta taldeko gainerako 13 ikaspostuak, Iraupen-eskiaren kasuan, esleituko zaizkie bi kasuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat edo hortik gorako bat frogatzen dutenei.

Gorde gabeko 18 eta 13 ikaspostu dituzten kupoei, kasuan kasu, gehituko zaizkie betetzen ez diren gordetako ikaspostuak.

9. Onartzeko irizpideak.

1.–Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila:

a) Aurreko oinarriaren 1. ataleko a), b) eta d) taldeetarako erreserbako ikaspostuetan eta aurreko oinarriaren 2. atalean adierazitakoetan, izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko da:

–Lehenbizikoa: Mendi-kiroletako eta Eskaladako Federazioak emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Bigarrena: Mendi-kiroletako eta Eskaladako federazio batek (Nafarroakoa kenduta) emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Hirugarrena: Mendi Kirol eta Eskalada federazio batek emandako lizentzia indardunik ez duten izangaiak.

Adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

–Lehenbizikoa: Ikasketa hauetan sartzeko bide ematen dioten ikasketen espedientean ageri den batez besteko nota.

–Bigarrena: Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2018-2019 ikasturteko onarpen prozesurako egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

b) Aurreko oinarriaren 1. ataleko c) taldeari dagozkion erreserbako ikaspostuetan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda osatzeko irizpidea kirol maila handiena izatea izanen da, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen den bezala.

Kirol maila bera badute, oinarri honen a) atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

2.–Mendi Ertainetako bigarren mailara eta Eskaladako bigarren mailara sartzeko probak:

a) Bigarren mailetan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrendak lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko dira:

–Lehenbizikoa: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila Altsasuko “FP Sakana LH” IBP ikastetxean egin duten ikasleak.

–Bigarrena: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila beste ikastetxe batzuetan egin duten ikasleak.

b) Lehen adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

–Lehenbizikoa: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen mailako ikasketan lortutako batez besteko azken nota. Ikaslearen ikasketa-espedientearekin frogatuko da nota hori.

–Bigarrena: Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2018-2019 ikasturteko onarpen prozesurako egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

3.–Iraupen-eskiko lehen maila:

a) Aurreko oinarriaren 1. ataleko a), b) eta d) taldeetarako erreserbako ikaspostuetan eta aurreko oinarriaren 2. atalean adierazitakoetan, izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko da:

–Lehenbizikoa: Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Bigarrena: Neguko kirolen beste federazio batek emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Hirugarrena: Neguko kirolen federazio batek emandako lizentzia indarduna ez duten izangaiak.

Adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

–Lehenbizikoa: Ikasketa hauetan sartzeko bide ematen dioten ikasketen espedientean ageri den batez besteko nota.

–Bigarrena: Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2018-2019 ikasturteko onarpen prozesurako egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

b) Aurreko oinarriaren 1. ataleko c) taldeari dagozkion erreserbako ikaspostuetan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda osatzeko irizpidea kirol maila handiena izatea izanen da, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen den bezala.

Kirol maila bera badute, oinarri honen a) atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

4.–Batez besteko notak biribildu beharra dagoenean emaitza bi dezimalekin adierazteko, arau matematikoak erabiliko dira.

10. Epe arrunta: onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1.–Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala.

Ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean ikasketa bakoitzerako adierazitako egunetan argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoan kirol ikasketa bakoitzari dagokion fitxan:

–Mendi-kirolak eta Eskalada: http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/6155/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-Deportes-de-Montana-y-Escalada

–Iraupen-eskia: https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6515/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-de-esqui-de-fondo

2.–Ikaspostua lortu duten ikasleek ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean ikasketa bakoitzerako adierazitako datetan egin beharko dute matrikula.

Matrikula egiteko, hurrengo oinarrian (“Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa”) adierazitako dokumentazioa beharko da aurkeztu.

3.–Epe arruntean inskribatu eta ikaspostua lortu dutenak, adierazitako datetan matrikulatzen ez badira, onarpen prozeduratik baztertuak izanen dira. Bertan parte hartzen ahalko dute berriz, epe berezian inskribatuta.

11. Matrikulazioa.

1.–Onartutako ikasleek kasuan kasuko kirol irakaskuntza eskaintzen den ikastetxeko idazkaritzan egin beharko dute matrikula, ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean aipatzen den epean.

2.–Ezarritako epeetan matrikula egiten ez badu, ikasleak esleitu zaion ikaspostua hartzeko eskubidea galduko du.

12. Epe berezia.

1.–Ebazpen honen xedeko kirol ikasketa bakoitzerako ezarritako epe arrunta bukatuta ikaspostu batzuk bete gabe gelditzen badira, inskribatzeko epe berezi bat irekiko da.

2.–Epe berezia aurreko oinarrietan epe arrunterako ezarritakoaren modu berean gauzatuko da, ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean zehazten diren datetan. Ikasketa horiek egiteko epe berezian inskribatu direnek sarbideko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezten ahalko dute matrikula egiteko epearen barrenean. Epea 2018ko irailaren 19an amaituko da, 14:00etan.

13. Matrikulak bateragarri egitea.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleek derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko heziketa zikloak eta/edo goi mailakoak aldi berean egin ditzakete, baldin kirol ikasketetan esleitu gabeko ikasposturik bada, onarpen prozesua bukaturik itxoin zerrendarik ez badago eta ikastorduen bateragarritasuna %90ekoa bada, gutxienez.

14. Eskolatzea, onarpen prozeduraren epe arrunta eta berezia bukatuta.

1.–Onarpen prozesua bukatutakoan, ikasleak hasita dagoen ikasmailan sartzen ahalko dira formakuntza hasi ondorengo lehendabiziko hilabetean, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emandako jarraibideen arabera.

Lehendabiziko hilabete horretatik aurrera, sartu nahi duten ikasle berriek matrikulazio eskaera Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloaren bidez egin beharko dute, eta horrek erabakiko du bidezkoa den edo ez egindako matrikula eskaera.

2.–2018-2019 ikasturtean ikasketa berberak beste ikastetxe batean egiten dituen ikasleak matrikula tokiz aldatzeko eskatzen badu, ikasturteko edozein unetan egin dezake, baldin eta ikastetxeak ikaspostu hutsik badu eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen baditu ikasleak:

–Pertsona horrek sartzeko baldintzak betetzen baditu.

–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa badago.

Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

15. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia

Altsasuko “FP Sakana LH” IBP ikastetxeak, Irunberriko “FP Lumbier” IBP ikastetxeak eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzuek beren eginkizunei buruzko txostenak emanen dizkiote Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, eskatzen dizkienean.

16. Argitaratzea.

Ebazpen hau eta eranskinak irakaskuntza hauek eskaintzen diren ikastetxeetako iragarki oholean jarriko dira jendaurrean, haiek argitaratu eta biharamunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.

2. ERANSKINA

2018-2019 ikasturtean kirol ikasketetan izena emateko eskabidea(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1803824