66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03475 NL/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Iturriotz Erabiltzaileen Elkartea.

I.F.Z. zenbakia: V 31779473.

Helbidea: San Migel, 41. 31880 Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Iturrozko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,53 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: etxerako, abeltzaintzarako, ureztaketarako eta industriarako (gaztandegia).

Obren azalpen laburra eta helburua: iturburutik ura harteko tutu bat erabiliko da, eta handik 6 metrora kutxeta bat dago, bertatik ura 4 hoditara banatzeko. Hodi horiek 4 biltegitara iristen dira, eta handik banatzen da ura denetara, horniduran, abeltzaintzan, ureztaketan eta gaztandegian erabiltzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko martxoaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1803920