66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-258

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan 0,1 l/s-ko gehieneko ur emaria hartuko da Irati ibaian ezkerraldetik isurtzen den Orradoia errekaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Abodiko iturburuko alderdian (8. poligonoa, 2. lurzatia). Ura Abodiko eski-zentroa hornitzeko erabiliko da (100 pertsona gehienez ere), 17. poligonoko 15. lurzatian, Otsagabiko udal-mugartean (Nafarroa). Urtean 360 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,025 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko otsailaren 21ean.–Ur komisarioa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1803918