66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Kudeatze-mandatua Iruñeko Udalari

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen 2018ko martxoaren 21ean:

“Ikusirik 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko zein haren menpeko erakundeetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren 31. artikuluan eta VI. eranskinean aurreikusitako deialdiak, mailaz igotzekoak, lanpostu-kopurua handitu gabe, eta kudeatze-mandatuari buruz Hirigintza-Gerentziako zerbitzu juridikoek egindako txostena, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udalari mandatua ematea beharrezkoak diren deialdiak eta izapideak egin ditzan 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko zein haren menpeko erakundeetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko hitzarmenean aurreikusita dagoen administrari laguntzaileen lanpostu-igoeraren aurreikuspena gauzatzeko.

2. Mandatu honek lau urteko indarraldia du.

3. Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea, onar dezan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.”

Erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta hortik aitzina.

Iruñean, 2018ko martxoaren 21ean.–Lehendakaria, Joseba Asirón Saez.

Iragarkiaren kodea: L1804269