2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, gazteei zuzendutako Iruñeko 2018ko literatura lehiaketarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 390937.
Lehiaketaren helburua da saritzea Iruñeko gazteek egindako literatura lanik hoberenak. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz edo gaztelaniaz idatzia egon behar du, eta jatorrizkoa eta argitarabea izan. Lan bera ezin izango da bi hizkuntzetan aurkeztu. Aurkezten diren lanek ez dute sustatu edo azaldu behar pertsonen duintasuna eta giza eskubideak urratzen duen jarrera baztertzaile, xenofobo eta/edo sexistarik.
Iruñean, 2018ko martxoaren 21ean.–Komunitate Garapeneko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Esther Cremaes Mayorga.
Iragarkiaren kodea: L1804081