66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Landabengo 7. poligonoko 1778. katastro-lurzatian (Dicona SA). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-FEB-18 (5/CU).

“Landabengo xehetasun-azterketaren hasierako onespena (2017-11-21eko Tokiko Gobernu Batzarra) 2017ko abenduaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik eta jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, erabaki da:

1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa Landabengo 7. poligonoko 1778. katastro-lurzatian. José Francisco Aldaba Floresek tramitera aurkeztu zuen 2017ko urriaren 11n, Dicona SA ordezkatuz. Azterketak lurzatiaren okupazioa eta eraiki gabeko zatian eraiki daitekeenaren gehieneko altuera ukitzen ditu.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.”

Ebazpen honen kontra, errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko martxoaren 14an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa, Landabengo 7. poligonoko 1778. katastro-lurzatian (Dicona SA) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1803891