66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Enkantea, oihan aprobetxamendurako

Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 18ko 967 Ebazpenaren bitartez, eta 2018ko martxoaren 15eko osoko bilkura arruntean baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onetsi ondoren, Orisoaingo Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

JABETZA

ORISOAINGO UDALA

Espezie nagusia

Larizio pinua (Pinus nigra)

Alderdiak

“Lazea” eta “San Pelayo”

Jarduketaren azalera

24 ha

Mozketa mota

Bakanketa

Enbor txikiaren bolumena

1.017 m³

Bilgarri-zuraren bolumena

1.658 m³

Bolumena, guztira

2.675 m³

Balorazio ekonomikoa

37.980 euro (BEZik gabe)

Hasierako prezioa: 37.980 euro (BEZik gabe).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2; hau da, 759,60 euro.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria: Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Eskaintzak aurkezteko tokiak: Orisoaingo Udalaren Erregistro Orokorra (Orisoaingo Kale Nagusia, 9), jendea hartzeko ordutegia: asteazkenetan, 9:00etatik 14:00etara; Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Katalaingo multzoa, NA 5100 errepidea, 2. km, Garinoain), ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:30era; edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein, baldintza ekonomiko-administratiboen agiriaren zortzigarren klausularekin bat.

Eskaintzak aurkezteko epea: hamabost egun naturalean, lizitazio iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hala ere, epearen azken eguna baliogabea bada Orisoainen, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Proposamenak irekitzea: proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira, egin baino 48 ordu lehenago.

Orisoainen, 2018ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1803739