66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, Noaingo 4. eremuko 4.3 exekuzio-unitateko 5. etxe-sailean (2. poligonoko 1253., 1254.
eta 1255. lurzatiak). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko martxoaren 13an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Noaingo 4. eremuko 4.3 exekuzio-unitateko 5. etxe-sailean (2. poligonoko 1253., 1254. eta 1255. lurzatiak), lurzatien eraikigarritasuna handitzeko. Jesús Zudaire Olmok sustatu du plana.

2. Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari, onetsitako dokumentuaren eta luzatutako txostenen kopiarekin batera.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, erabaki hau eta araudia argitaratzeko agintzea.

Noain Elortzibarren, 2018ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. eremuko 4.3 exekuzio-unitateko 5. etxe-sailean (2. poligonoko 1253., 1254. eta 1255. lurzatiak) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1804079