66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Kudeaketa-esleipena Elortzibar Servicios Deportivos SL
enpresa publikoari

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik, Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela Elortzibar Servicios Deportivos Sociedad Limitada pertsona bakarreko sozietate mugatua eratzea, Noain Elortzibarko Udalak kapital osoa erabat ordainduta, eta eskritura publikoan formalizatu zela 2016ko maiatzaren 20an.

Fundazioaren estatutuetan azaltzen denez, sozietatearen jarduera nagusia Noaingo kirol instalazioak kudeatzeko zerbitzuak ematea da eta, horien artean daude udako igerilekuak eta hango taberna, Aireportuko errepideko 2an dagoen eraikinean.

Gizarte-etxea kudeatzeko kontratua bukatu berri da, egungo adjudikazio-hartzaileek kontratua desegin baitute, eta Noain Elortzibarko Udalaren borondatea da instalazio horietako gizarte aretoko ohiko eginkizunek jarrai dezaten.

Xede horrekin, eta Elortzibar SL enpresari udako igerilekuak eta taberna kudeatzeko esleipena egingo zaionez gero, bi lokalen hurbiltasuna dela eta, eta haren kudeaketa eraginkorragoa izan dadin, proposatzen da gizarte aretoko kudeaketa-esleipena egitea, haren garbiketa eta atezaintza eginkizunak barne direla, Elortzibar Servicios Deportivos Sociedad Limitada sozietateari denbora mugatu batez.

Ikusirik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 6. eta 8. artikuluetan ezarritakoa.

Gaiaren gaineko bozketa eginda, gehiengoaren bidez erabaki da:

1. Noaingo “El Mirador-Ikustegi Hiritartegia” gizarte etxeko gizarte aretoko eta komunetako kudeaketa-esleipena egitea Elortzibar Servicios Deportivos Sociedad Limitada sozietateari, honela:

Xedea:Kudeaketa-esleipena egiten da Noaingo Aireportuko errepideko 2an dagoen “El Mirador-Ikustegi Hiritartegia” gizarte etxeko gizarte aretoa eta komunak kudeatzeko.

Kudeaketa-esleipenean instalazioen erabileraren lagapena egiten da ezinbestez.

Aurrekoaren ondorioz, instalazioetan dauden tresnen lagapena ere egiten da.

Elortzibar Servicios Deportivos SL sozietateak kudeatuko ditu instalazio horietan egin beharreko jarduerak.

Iraupena:

Esleipena gaurtik 2018ko ekainaren 30era arte egiten da. Aurrekoa gorabehera, esleipena luzatzen dela ulertuko da Udalak bukatu dela jakinarazi arte.

Ezarritako epea bukatu ondoren, Elortzibar Servicios Deportivos SL sozietateak konpromisoa hartzen du instalazioak eta aretoak hutsik eta trabarik gabe uzteko, jasotakoan hartu zituen bezala, igarotako denbora kontuan hartuta.

Baliabide ekonomikoak:

Elortzibar Servicios Deportivos SL sozietateak kudeaketa gara dezan, kostuen azterlana egin da, eta gizarte etxeko kudeaketaren lizitazioan finkatu den aurrekontu partida baten bidez ordainduko da, 1.375 euro hilean.

Aldatzea eta desegitea:

Esleipenean aldaketaren bat egin behar denean, erabakia Udalak hartu beharko du, eta erabakiarekin batera ondorio tekniko eta ekonomikoak justifikatu beharko dira.

Udalak desegin ahalko du esleipena, justifikatzen duten txosten tekniko eta/edo juridikoak ikusita. Honako hauek dira desegiteko arrazoiak:

–Zerbitzuak ez ematea edo behar bezala ez ematea.

–Zerbitzuak behar dituen mantentze lanak eta inbertsioak ez egitea.

–Interes publikoko arrazoien ondorioz, ez bada beharrezkoa edo komenigarria kudeaketa-esleipenak irautea, betiere espedientean behar bezala arrazoituta.

Noain Elortzibarren, 2018ko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1802225