66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, 2018ko diru-laguntzen deialdi publikoarena,
denden errotulazioan euskara erabiltzeko

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 391421.

Alkatetzak martxoaren 12an emandako 115/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi da denden errotulazioan euskara erabiltzeko 2018ko diru-laguntzen deialdi publikoa.

Lehena.–Onuradunak:

Oltza Zendeako dendak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Diru-laguntzak ematea beren denden errotulazioan euskara erabiltzen duten herriko dendariei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira: 500,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 31ra arte egongo da irekita.

Oltza Zendean, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1804131