66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, 2017/2018 ikasturtean euskara ikastea sustatzeko diru-laguntzen deialdi publikoarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 391412.

Alkatetzaren martxoaren 9ko 113/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi dira 2017/2018 ikasturtean euskara ikastea sustatzeko diru-laguntzen deialdi publikoa eta haren oinarri arautzaileak.

Lehena.–Onuradunak.

Oltza Zendeako herritarrak, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik udal-mugarte horretan egiazki bizi direnak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Laguntzak izango dira udal honek antola ezin ditzakeen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetan parte hartzen duten pertsonentzat eta, arrazoi objektiboak direla medio, eskatzaileak joan ezin diren ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira: 700,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 28ko 14:00etara arte egongo da irekita.

Oltza Zendean, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1804130