2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑEZKAR
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Añezkarko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko martxoaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2018ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Añezkarren, 2018ko martxoaren 20an.–Kontzejuko burua, Javier Lumbier Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L1803869