66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

173E/2018 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera batean onesten baita Burlatako udal-mugarteko C-5 unitate morfologikoan Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea. Sustatzailea Construcciones Valentín Domeño SL merkataritzako enpresa da.

Dokumentuak Burlatako udal-mugarteko 2. poligonoko 376. katastro-lurzatian du eragina, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko C-5 unitate morfologikoan.

Haren helburua aipatu unitate morfologikoa bi lurzatitan banatzea da, C-5.A eta C-5.B, bertan aurreikusten diren bi etxebizitza motak (etxebizitza libreak eta prezio tasatukoak) sustatu eta kalifikatu ahal izateko.

Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa indarrean dago. Aldaketa hori Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak Hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen lehen xedapen iragankorraren 1. apartatuan ezarrita dagoenaren babesean egin zen, eta I. banaketa eremuko konpentsazio batzordeak sustatu zuen. Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an onetsi zuen (2010eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa); araudia, aldiz, Testu Bategin gisa argitaratu zen 2010eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 20an.

Determinazioak aldatu nahi dira Udalez gaindiko Plan Sektorialaren hirigintza-antolamendu xehatuan, eta tramitazioa eta onespena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkie, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.5 artikulua aplikatuta (uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen testu bategina).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea azterturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera ematea Burlatako udal-mugarteko C-5 unitate morfologikoan Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari. Sustatzailea Construcciones Valentín Domeño SL merkataritzako enpresa da.

2. Espedientea ebazteko, espedientean jasotako dokumentazioa zuzendu beharko da; hots, informazio eta antolamendu planoak aurkeztu beharko dira, egungo lerrokadurak eta proposatutakoak adierazten dituztenak, hurrenez hurren.

3. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hilabete iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orriko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

4. Ebazpen hau Udalez gaindiko Plan Sektorialaren esparruak ukitzen dituen lau udalei, Konpentsazio Batzordeari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 15ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1803778