2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKETA
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Azketako Kontzejuko Batzarrak, 2018ko otsailaren 22an, erabaki zuen hasiera batean onestea Azketako Kontzejuaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkezten, hori behin betiko onetsitzat joko da.
Azketan, 2018ko martxoaren 14an.–Kontzejuko burua, Pablo de Antonio Latienda.
Iragarkiaren kodea: L1803692