65. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Alkatetzaren 98/2018 Ebazpena.
Lanpostu bat gehitzea, udaltzainen lanpostuak betetzeko deialdian

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko otsailaren 9an egin bilkuran, onetsi zuen Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia (Nafarroako 58. Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2017ko martxoaren 23an). Bada, haren oinarrietan ezarri zen “Deialdiaren xedeko lanpostuen kopurua handitzen ahalko da hautapen prozesuan, 8.3 oinarrian xedatuarekin bat, deialdi honetan aurreikusten den lanpostu hautaketa egin baino lehen.”

Ikusirik Udalak, gaur (martxoaren 19a) eginiko osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi duela Lizarrako Udaleko plantilla organikoa, udaltzain baten 7.29 lanpostua sortu ondoren, eta kontuan harturik egin beharreko tramiteak premiazkoak direla, Alkatetza honek EBATZI DU:

1. Ebazpen honen ondorioetarako bakarrik, bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari espedientea tramitatzeko utzitako eskumena, premiazkoa baita.

2. Lanpostu bat gehitzea, 7.29 zenbakikoa, Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian. Lanpostu hori txanda irekian beteko da eta datu hauekin agertzen da plantilla organikoan:

Kodea: 7.29. Lanpostuaren izena: udaltzaina (hutsik). Kopurua: 1. Maila: C. AJ: F. Hizk. esk.: M6-B2. Sarb.: O. LP: 1.39. Maila: 12. Ber.: 45. Txand.: 6.

3. Ebazpen honen berri ematea kalifikazio epaimahaiari, Langileria Departamentuari eta Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bilkura arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2018ko martxoaren 19an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1803857