65. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03607 NL/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Urdazubiko Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3123900G.

Helbidea: San Salvador, 3, 31711 Urdazubi (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Urtxume erreka, eta beste batzuk izenik gabeak, Olabidea ibaiaren afluenteak.

Udal-mugartea eta probintzia: Urdazubi (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hodi berri bat paratuko da goi horniduraren sarean, burdin urtuzkoa, biltegi berritik Otsondoko, Telleriako, Leorlasko, Alkerdiko eta Dantxarineko auzoetaraino, eta Frantziako sarearekin lotura egin arte.

Hodi berriak erreka batzuk gurutzatzen ditu egun dauden zubietatik eta erreka-ohearen azpitik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Urdazubiko udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko martxoaren 12an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1803538