65. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-27

Carmelo Casado Pérezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Carmelo Casado Pérez.

Xedea: nekazaritzako nabe-biltegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Jasotzeko bitartekoa: lurrean iragazten dira.

Unitate hidrogeologikoa: Alaitz mendiak.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Legarda (Nafarroa).

Hondakin ur sanitarioen isurketak 18 m³-tik beherako bolumena du urtean; lurrean iragaziko da (3. poligonoa, 105. lurzatia), iragazki-putzu baten bidez, hobi septiko batetik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko otsailaren 23an.–Ur komisarioa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1803646