65. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-A-41

Basilisa Goicoechea Garayaldek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Txulapain ibaia.

Hargunearen udalerria: Txulapain-Gartziriain (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (606.573, 4.749.365) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia: Txulapaingo 10. poligonoko 99. lurzatia.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,019.

Gehieneko bolumena urtean: 195 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Txulapain ibaitik, ezkerraldetik, 2,6 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez eta 3,3 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak 35 mm-ko mahuka baten bidez bultzatuko du ura ureztatu beharreko lursaileraino. Ur jabari publikoko eremuan ez da inolako lanik egin behar, eta ura hartzeko sistema kendu eginen da ura hartu ondoren. Barneko erregulazioa izanen du, m³ banako 15 biltegirekin eta 1,5 m³-ko batekin. Ura maiatzetik irailera bitarte hartuko da, eta 0,1 hektareako baratzea ureztatzeko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko otsailaren 13an.–Ur komisarioa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1803490