65. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-67

Navarra de Suelo y Vivienda SAk (NASUVINSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Navarra de Suelo y Vivienda SA (NASUVINSA).

Xedea: INASAren instalazioak izandakoetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Itsasia erreka (Larraun ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Irurtzun (Nafarroa)

Aurkeztu den proiektuan adierazten denez, kalkulatzen da drainatze zangetako ponpaketatik datozen uren isurketak 860 m³-ko bolumena izanen duela eguneko, eta gehienez ere hiru hilabetez eginen da ponpaketa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko otsailaren 7an.–Ur komisarioa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1803487