3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-S-148
Manuel Benito Rodríguez Elvirak ondoko ezaugarriak dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Manuel Benito Rodríguez Elvira.
Xedea: pub (Bellavista bar) bateko hondakin urak isurtzeko baimena.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Erriberri (Nafarroa).
Hondakin ur sanitarioen isurketak, gehienez ere, 500 m³-ko bolumena du urtean; lurrean iragaziz aterako da, iragazki ganbera batetik (7. poligonoa, 531. lurzatia), hobi septiko batetik pasarazi ondoren.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko otsailaren 7an.–Ur komisarioa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1803486