65. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-A-108

Rosa Bujanda Olasagarrek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

1. hargunea: euri-urak, koordenatuak: UTM ETRS89 (597,796, 4745.021) 30. zona.

2. hargunea: Arakil ibaia, koordenatuak: UTM ETRS89 (597.720, -4.744.982) 30. zona.

Harguneen udalerria: Ollaran (Nafarroa).

Erabilera: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia: Ollarango 1. poligonoko 113. lurzatia.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,004.

Gehieneko bolumena urtean: 70 m³.

Aprobetxamenduan bi hargune daude, bata euri-urak biltzekoa eta bestea Arakil ibaiaren ezkerraldetik zuzenean ura hartzeko.

Euri-urak urte osoan biltzen dira ureztatu beharreko lurzatian dauden eraikinetako teilatuetatik, 140 m² inguruko azalera batetik; m³ banako PVC-zko 7 biltegitaraino eramaten da ura, eta bertatik 0,12 eta 0,02 hektareako bi lursail ureztatzen dira, batean fruta arbolak eta besteak baratzea.

Ekainetik irailera, eguraldiaren arabera, 30 m³-ko gehieneko ur bolumena hartuko litzateke Arakil ibaitik, motoponpa mugikor baten bidez, eta 1,1 litro segundoko uneko emaria izanen du gehienez ere; ponpa hori 3 cm-ko diametroko PVC-zko hodi batekin lotuko litzateke (bertan dago, ibai bazterretik 2 metrora); lur azpitik, Asterain-Irurtzun errepidea gurutzatu ondoren hodiak biltegietaraino eramanen du ura, ureztatu beharreko finkan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko otsailaren 13an.–Ur komisarioa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1803485