65. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Mankomunitateko Juntak, 2018ko martxoaren 26ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitateko langileendako 2018ko lan egutegia, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri baitzuen. Orobat ezarri da zein izanen diren, igandeez gain, 2018ko aste barreneko jaiegunak, honako hauek, alegia:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Azaroaren 1a: Domu Santu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Lan egutegia erregularizatzeko ondorioetarako, larunbatez gainerako honako egun hauek hartuko dira lanik gabekotzat eta mankomunitateko bulegoak itxita egonen dira: 2018ko apirilaren 30a, azaroaren 2a eta abenduaren 24a.

Hirugarrena.–Baliogabetzat jotzea, 2018an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta akordio honen lehen puntuan aipatutako egunak, jaiegunak izanen baitira.

Laugarrena.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitatea osatzen duten bost udaletako iragarki oholean, orok jakin dezan.

Etxalarren, 2018ko martxoaren 27an.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1804256