2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aurrekontuko 1/2018 aldaketa. Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, 2018ko martxoak 26ko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia eginen da irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, horrek garatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuei eta gastu publikoari buruzko alorretan.
Sarrigurenen, 2018ko martxoaren 26an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1804208