2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Eguesibarko Udalaren 2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, 2018ko martxoaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2018ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Sarrigurenen, 2018ko martxoaren 26an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1804206