2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia Cuesta del Hospital kaleko 6. zenbakian. Hasierako onespena
Udalak, 2018ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia (hiri-birgaitzea): egokitzea Cuesta del Hospital kaleko 6. zenbakian den eraikina irisgarritasunaren arloko indarreko araudietara, eta lerrokadurak aldatzea Udal Plan Orokorreko determinazioak garatu beharrez. Ekimen partikularrez tramitatu da eta Cuesta del Hospital kaleko 6. zenbakiko auzokideen erkidegoak sustatu du.
Bigarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluekin bat, parte-hartze plana onestea, plan hau tramitatu baino lehen garatu baita.
Hirugarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezia (hiri-birgaitzea) jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzen denetik. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan sarturik dauden lurren jabeei.
Irunberrin, 2018ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1804022