65. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

68. poligonoko 52. lurzatirako hirigintza-hitzarmena
jendaurrean paratzea

Alkatetzak 2018ko martxoaren 20an emandako 35/2018 Ebazpenaren bidez onetsi da Baztango Udalaren eta María Inmaculada Bernarás Arrutiren arteko hirigintza-hitzarmena, 68. poligonoko 52. lurzatiaren %10ari dagokion aprobetxamenduarena, bai eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere, jendaurrean hogei egun baliodunean egon dadin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2018ko martxoaren 20an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1804216