2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, 2017-2018ko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2018. urtean kirol ekitaldiak eta ikuskizunak edo bestelako kirol eta ariketa fisikoko jarduerak antolatzen dituzten kirol eta ariketa fisikoko entitateei diru-laguntzak emateko
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 390648.
Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz; hori hasiera batez onetsi zen Udalak 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betikoa bihurtu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17an).
A.–Deialdia egin duen entitatea.
1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
2. Organo emailea: Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatua.
3. Alor kudeatzailea: Komunitate Garapeneko Alorra.
4. Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.
B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betebeharrak eta helburua.
1. Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea, 2017/2018ko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2018. urtean kirol ekitaldiak eta ikuskizunak edo bestelako kirol jarduerak antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kirol eta ariketa fisikoko entitateei.
2. Deialdiaren helburua: hirian kirol ekitaldi eta ikuskizunen antolaketa bultzatzea eta erraztea.
Iruñean, 2018ko martxoaren 20an.–Komunitate Garapeneko Alorreko zinegotzi delegatua, Esther Cremaes Mayorga.
Iragarkiaren kodea: L1803899