64. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

15E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateei 2018. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei prebenitu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Xedatzen ere du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Agindu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluan xedatutakoarekin bat. Agindua Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluan xedatutakoarekin lotu behar da, izan ere, horren arabera, agintari publikoek urritu fisiko, zentzumenezko eta psikikoak tratatu, bizkortu, integratu eta haien arazoei aurrea hartzeko politika eginen dute.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen. II. eranskinean, “Bermatu gabeko prestazioak” izenekoan, 14. puntuko B) atalean, desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte zerbitzuetako entitateendako diru-laguntzak ezartzen ditu, eta xedatzen, baliabidearen helburua desgaitasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunerako aurreneurriak bultzatzeko eta garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateetan elkartegintza sustatzeko programak gauzatzea dela.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du. Horren arabera, honakoa joko da norgehiagokatzat: diru-laguntzak emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio irizpideei jarraituz, eta irizpide horien arabera balorazio onena lortzen duten eskaerei diru-laguntza esleitzea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Salbuespenez, oinarri arautzaileetan hala aurreikusiz gero, diru-laguntzetarako bideratu den gehieneko zenbateko osoa diru-laguntzaren onuradunen artean hainbanatzea proposatuko da.

Irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoa eta juridikoa ikusita, argi dago deialdi hau onestea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen I., II. eta III. eranskin gisa jaso direnak.

2. Gastua baimentzea 2018ko gastuen aurrekontuko partida hauen kargura, edo helburu bererako gaitzen den antzeko partidaren kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

920005 93100 4819 231B11: PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako diru-laguntzak

2018

857.034

920005 93100 4819 231B09: PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako diru-laguntzak

2018

413.115

920005 93100 4819 231B10: Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako diru-laguntzak

2018

1.225.293

Diru-laguntzei buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58.2 artikuluarekin bat, aipatu partidetan aurrekontu erabilgarri gehiagorik badago deialdiaren ebazpena eman baino lehen, hasiera batean aurreikusitako zenbatekoak handitzen ahalko dira.

“920005 93100 4819 231B09: PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako diru-laguntzak” partidan baimendutako zenbatekotik 150.000 euro “Programa Globala” izenekoan egituratutako modalitatera bideratuko dira.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentroari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 9an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

ARAUDI OROKORREKO OINARRIAK

I. ERANSKINA

Desgaitasunak dituztenen arloko gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2018. urtean autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko eta elkartegintza sustatzeko.

1.–Xedea eta modalitateak.

1.1. Xedea.

Deialdi honen xedea da desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, desgaitasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko, bai eta horretan ari diren irabazi asmorik gabeko entitateen artean elkartegintza sustatzeko ere, 2018ko ekitaldirako.

1.2. Modalitateak.

Deialdi honen ondorioetarako, modalitate multzo batek osatzen du proiektua, eta entitateak hartarako eskatzen du diru-laguntza. Diruz laguntzeko bi modalitate ezarri dira, osagarri eta bateragarri direnak:

a) “Elkartegintza sustatzea”.

b) “Programak garatzea”.

2.–Entitate onuradunak.

2.1. Irabazi-asmorik izan gabe Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten gizarte ekimeneko entitateak izan daitezke diru-laguntza hauen onuradunak, desgaitasunak dituzten pertsonen arloan esku hartzen badute soilik, desgaitasunak dituzten pertsonen eta beren familien autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko, bai eta gizarte zerbitzuen esparruan elkartegintza sustatzeko ere.

Entitatetzat joko dira, foru agindu honen ondorioetarako:

a) Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak: beren estatutuen arabera, berariazko helburua desgaitasunak dituzten pertsonen eta/edo haien familien arloan aritzea dutenak.

b) Federazioak: desgaitasuna duten pertsonen eta/edo beren familien entitateen batasuna, antzeko figura juridikoaren bitartez federatuak edo batuak.

2.2. Era berean, programa globalean (III. eranskina, 1.2 b) egituratutako modalitatean irabazi-asmorik izan gabe Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten gizarte ekimeneko entitateak izan daitezke diru-laguntzen onuradun, bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen badute eta esparru horretan beren bazkideen alde autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte.

3.–Entitate eskatzaileen betebehar orokorrak.

Aurreikusitako bi modalitateetako edozeinetan parte hartu nahi duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Sozietatearen helbidea Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean izatea edo ordezkaritza iraunkor bat izatea lurralde horretan. Azken kasu horretan, Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik egon behar dute gutxienez 3 urteko antzinatasunarekin, eta behar adinako egitura eta antolaketa izan behar dute, gauza izan daitezen erabakiak hartzeko eta deialdi honetan aurkeztutako proiektuak autonomiaz kudeatzeko.

c) Irabazi-asmorik ez izatea.

d) Erakundearen helburua izatea, bere estatutuen arabera, desgaitasuna duten pertsonentzako eta/edo haien familiendako jarduerak egitea.

e) Funts berekietatik eta/edo beste diru-laguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

f) Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortzea.

g) Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diru-laguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean.

4.–Eskaeren aurkezpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Entitate interesdunek horretarako prestatu diren ereduen araberako eskaera aurkeztu beharko dute. Ereduak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako bulego nagusietan (González Tablas kalea, 7) eta erakunde beraren web-orrian eskuratzen ahalko dituzte.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da eskaera.

Eskaerak toki hauetan aurkez daitezke: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Erregistroan (González Tablas, 7, 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, posta bulegoen bidez, administrazio prozedura erkideari buruzko araudian ezarritako tokietan edo telematika bidez Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari igorrita.

Diru-laguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4.2. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra, modalitate batean edo bestean aurkeztu.

a) Dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta dauden elkartearen edo entitatearen estatutuen kopia.

b) Kasuan kasuko erregistroan inskribatu izanaren aitorpena.

c) Diru-laguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

d) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

e) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera.

f) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena entitateak, administratzaileak eta ordezkariak ez dutela urratzen diru-laguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira.

g) Diru-laguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretiko funts-horniduraren beharra azaltzen duen aitorpena, deialdi honen 10. atalean ezarri bezala.

h) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hiru hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

i) Diru-laguntzarako eskabidea.

j) Entitatearen memoria teknikoa, eskaeraren aurreko urtean eginiko proiektua azaltzen duena. Memoriak elkartegintzako oinarrizko jarduketak eta entitatearen programak jasoko ditu, deialdi honetan diruz lagundutakoak izan ezik.

Gehienez ere hogeita hamar folio (60 alde) izanen ditu, zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurria, bi aldeetatik inprimatua (30 folio, 60 alde). Kopuru horretatik azala eta aurkibidea salbuesten dira. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izan ahalko dute eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

k) Entitateak eskaeraren aurreko urtean izandako emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

l) Entitatearen memoria teknikoa, elkartegintzako oinarrizko jarduketak eta entitatearen programak jasoko dituena, deialdi honetan diruz lagundutakoak izan ezik.

Gehienez ere hogeita hamar folio (60 alde) izanen ditu, zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurria, bi aldeetatik inprimatua (30 folio, 60 alde). Kopuru horretatik azala eta aurkibidea salbuesten dira. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izan ahalko dute eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

m) Entitatearen aurtengo diru-sarrera eta gastuen aurrekontua.

n) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, diru-laguntza eskaerarekin batera, I. eranskin honen hamahirugarren oinarrian araututa dagoen gardentasun-betebeharra betetzeko behar den informazioa aurkez dezakete. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, diru-laguntza jasotzen duten entitateek oinarri hartan ezarritakoa bete beharko dute, eta hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen edozein administraziok egindako dokumentuak aurkeztea, baldin eta interesdunak haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna adierazi badu.

Bestalde, ez da beharrezkoa izanen j), k) eta n) letretan eskatutako dokumentuak aurkeztea, horiek administrazioaren esku badaude eta aldaketarik jasan ez badute.

Entitateak, nahi izanez gero, bestelako eranskin osagarriak aurkezten ahalko ditu. Eranskin horiek argibideetarako eta ez beste ezertarako izanen dira, eta baloratzeko behar diren nahitaezko dokumentuetatik behar bezala bereiziak aurkeztuko dira.

4.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskabidearekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean edo oso-osorik ez badaude, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala, eta adieraziko dio horrela egin ezean haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala.

Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko du edonoiz, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak zorrotz betetzen direla frogatzeko ere.

5.–Antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honen ondorioetarako, diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalari esleitu zaizkio.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.

6.–Arau orokorrak: diru-laguntzak emateko prozedura, lehentasunak eta balorazioa.

6.1. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak erkatuz, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Modalitate bakoitzerako eskaerak aparte baloratu eta ebatziko dira, kasuan kasuko eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz. Eskaerak baloratzeko eta diru-laguntzak emateko, lehentasun hauek ezarri dira:

6.2. Lehentasunak.

Baloratzeko eta ebazteko orduan, a) modalitateko eskaerek izanen dute lehentasuna (“Elkartegintza sustatzea”) eta, bigarrenik, b) modalitatekoak (“Programak garatzea”).

6.3. Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea.

Lehenik, entitate eskatzailea diru-laguntzaren xede den proiektuaren arduraduna den aldetik baloratuko da, alegia, hori garatzeko duen gaitasuna; horretarako ondotik zehazten diren irizpideak eta puntuazioak erabiliko dira eta gehienez ere 100 puntu lor daitezke.

Entitateak 60 puntu lortu beharko ditu gutxienez, diru-laguntzaren xede diren edozein modalitate baloratu ahal izateko, honako balorazio irizpide hauen arabera:

–1. irizpidea. Proiektuaren kalitate teknikoa: 50 puntu gehienez.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1. Azpiegitura (3 puntu arte)

1.1.1.

Entitateak behar diren baliabide materialak ditu bere programak garatzeko: lokal egokiak, irisgarriak eta egokituak.

1

1.1.2.

Entitateak behar diren baliabide tekniko orokorrak eta berariazkoak ditu bere programak garatzeko.

1

1.1.3.

Entitateak giza baliabide nahikoak, gaitasun desberdinetako profesionalak eta profil profesional egokiak ditu, baita langile boluntarioak ere, koordinaturik lan egiten dutenak, aurreikusitako helburuak lortzeko.

1

1.2. Barne egitura eta antolaketa (7 puntu arte)

1.2.1.

Entitateak bere proiektua garatzen du lan batzordeen bitartez (3 puntu arte)

–Lan batzordeak daude.

1

–Pertsona onuradun bazkideen ordezkaritza batzordeetan, identifikatuak.

3

1.2.2.

Entitatearen programak garatzeko, aldez aurretik ezarritako jarduketa protokoloak erabiltzen dira (*)

2

1.2.3.

1.2.3. Entitatearen eraginpeko lurralde eremua (2 puntu arte)

–Lokala

1

–Eskualdekoa

1,5

–Foru Komunitatekoa

2

1.3. Desgaitasunaren esparruan aurretik zuen esperientzia (8 puntu arte)

1.3.1.

Entitatearen antzinatasuna (3 puntu arte)

–Eratu berria

–Hiru urtetik beherakoa

–Hiru urte edo gehiago

1.3.2.

Entitateak desgaitasunaren eta/edo gizarte zerbitzuen arloan aurretik duen esperientzia frogatzen du, bere proiektuak gauzatzeko bideragarritasuna bermatzen baitu (4 puntu arte):

–Entitateak ez du aurretiko esperientzarik frogatzen

0

–Entitateak desgaitasuna duten pertsonendako eta haien familiendako programak soilik egiten ditu.

4

–Entitateak desgaitasuna duten pertsonendako eta haien familiendako programak egiten ditu eskuarki.

2

–Entitateak desgaitasuna duten pertsonendako eta haien familiendako programak egiten ditu noizean behin.

1

1.3.3.

Entitateak bestelako programak egiten ditu, desgaitasunaren arloan, diru-laguntzarik eskatu gabe.

1

1.4. Aurkezpena (4 puntu)

Datu teknikoak argi azaldu eta idatzi dira, eta egokitzen dira deialdian xedatutakora.

4

1.5. Kaudimen tekniko eta ekonomikoa (28 puntu arte)

1.5.1.

Proiektuaren beharra justifikatzeko gaitasuna (5 puntu arte)

–Proiektuaren beharraren inguruko arrazoi argiak.

5

–Informazio osatugabea aurkeztu du.

1

–Ez du inolako deskripziorik aurkeztu.

0

1.5.2.

Programatzeko gaitasuna (15 puntu arte)

–Xede orokor eta berariazko xede argiak eta arrazoituak

5

–Proposatutako helburuen eta horiek lortzeko proposatutako ekintzen arteko egokitzapen zuzena.

5

–Entitateak proiektua gauzatzeko duen aurrekontua arrazoitua eta orekatua da helburuei begira.

5

1.5.3.

Gauzatzeko gaitasuna (6 puntu arte)

–Zehaztasuna eta zorroztasuna aurkeztutako proiektua teknikoki eta ekonomikoki gauzatzean.

2

–Eraginkortasuna entitatearen proiektuaren justifikazio tekniko eta ekonomikoan.

4

1.5.4.

Proiektuak ebaluatzeko gaitasuna (2 puntu)

–Entitateak ebaluazio eta kalitate sistemak eta/edo proiektuak dituela frogatzen du.

2

(*) Protokoloak: dokumentu bidez justifikatuko dira.

–2. irizpidea. Barne koherentzia: 20 puntu gehienez.

AZPI-IRIZPIDEAK

2.1. Entitateak aurreikusten du bere proiektua iritzi publikoari zabaltzea; horrela sentsibilizazio lana eginen du, hala taldearen beharrei buruz nola haren potentzialtasunei buruz.

2.2. Entitateak bere elkartze ekintzaren xede diren pertsonen beharrei eta interesei erantzuten die: interesak zundatzeko inkestak eta gogobetetze inkestak egiten ditu.

2.3. Antolakundearen konpromisoa: entitatea prest dago desgaitasunak dituzten bazkideen irisgarritasuna sustatzeko, haiek benetan parte har dezaten proiektuen garapenean.

2.4. Entitateak desgaitasunak dituzten kontratudunak ditu.

2.5. Entitateak bereganatzeko estrategia eta/edo jarduera zehatzak egiten ditu, onuradun izan daitezkeenei zuzenduta; horrela, ahalik eta pertsona gehien (bazkideak eta ez bazkideak) sartzeko aukera ematen du.

2.6. Eragina gizartean: entitateak biztanle guztiendako jarduketak egiten ditu.

2.7. Hasierako aurrekontua eta aurreko urteko azken balantzea koherenteak dira.

2.8. Diru-sarreren eta gastuen balantzea koherentea da eskaeraren xedeko urterako diru-sarreren eta gastuen aurrekontuarekin.

2.9. Entitateak generoaren faktorea kontuan hartzen du bere programen eraginkortasunaren zati gisa.

2.10. Ardurakidetza finantzaketan: entitateak barneko eta/edo kanpoko ekintzak egiten ditu bere jasangarritasuna bermatzeko eta independentzia indartzeko.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

BAT DATOR BI AZPI-IRIZPIDE BAINO GUTXIAGOREKIN

0

BAT DATOR HIRU AZPI-IRIZPIDEREKIN

2,85

BAT DATOR LAU AZPI-IRIZPIDEREKIN

5,70

BAT DATOR BOST AZPI-IRIZPIDEREKIN

8,55

BAT DATOR SEI AZPI-IRIZPIDEREKIN

11,40

BAT DATOR ZAZPI AZPI-IRIZPIDEREKIN

14,25

BAT DATOR ZORTZI AZPI-IRIZPIDEREKIN

17,10

BAT DATOR BEDERATZI AZPI-IRIZPIDEREKIN EDO GEHIAGOREKIN

20

–3. Irizpidea. Entitateekin eta/edo elkarteekin koordinatzea: 10 puntu gehienez.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

3.1. Gizarte zerbitzuen esparruko beste entitate batzuekin harremanetan jartzeko gaitasuna, ezagutzen eta esperientzien trukaketa erraztearren.

1

3.2. Gaitasuna interes komunei buruzko baterako proposamenak edo konpromisoak formalizatzeko gizarte zerbitzuen esparruko beste entitate bereizi batzuekin, pertsona onuradunen alde.

1

3.3. Aukera ematea desgaitasunaren esparruko beste elkarte batzuetako pertsonak programa/jarduera jakin batzuetara sartzeko.

1

3.4. Jarduera/programa jakin batzuk garatzeko desgaitasunaren esparruko entitate bereiziekin koordinatzea eta beharrezko bitartekoak partekatzea(*).

3

3.5. Elkarteen batasuna: desgaitasunaren esparruko entitate ezberdinek bat egitea, elkarrekin programa eta/edo jarduerak garatzeko, interes partekatuarekin(*).

4

(*) Ez dira baloratuko federatutako entitateek beren federazioekin dituzten harremanak.

–4. Irizpidea. Kofinantzaketa: 20 puntu gehienez.

Kofinantzaketatzat jotzen da entitateak diru-sarrerak izatea, Eskubide Sozialetako Departamentuari eskatutakoarekin konparatuta.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

BATERE KOFINANTZAKETARIK EZ (%0tik %9ra arte)

0

GUTXIENEKO KOFINANTZAKETA (%10etik %19ra arte)

2,90

KOFINANTZAKETA URRIA (%20tik %29ra arte)

5,75

KOFINANTZAKETA MODERATUA (%30etik %39ra arte)

8,60

KOFINANTZAKETA ONARGARRIA (%40tik %49ra arte)

11,45

KOFINANTZAKETA ONA (%50etik %59ra arte)

14,30

OSO KOFINANTZAKETA ONA (%60tik %69ra arte)

17,15

KOFINANTZAKETA HOBEEZINA (%70 EDO HORTIK GORA)

20

Kofinantzaketaren portzentajea goitik edo beheitik biribilduko da, kasuaren arabera.

7.–Diru-laguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Diru-laguntzaren zenbatekoaren esleipena zein bere modalitaterako eginen da, lortutako puntuazioaren eta aurrekontuetan dagoen diruaren arabera, kontuan harturik aurreko oinarrian ezarritako lehentasunak. Horretarako, eranskinetan ezarritako arauak erabiliko dira, kontuan hartuta betiere a) modalitateko esleipena (“Elkartegintza sustatzea”) behin betikoa izanen dela eta b) modalitateko (“Programak garatzea”) dirua esleitu aurretik eginen dela.

Diru-laguntzaren zenbatekoa modalitate bakoitzean aurreikusten den gehieneko diru-laguntzaren eta diru-laguntzarako eskaeraren arabera esleituko da.

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko diru zenbatekoa, guztira, aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoaren aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira, bi modalitateetan.

8.–Prozeduraren ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskaerak ebaluatu ondoren, puntuazioa emanen da, behin betiko balorazioa zehaztuko duena, eta horren ondoren diru-laguntzaren zenbatekoa finkatuko da.

Instrukzio organoak egindako ebazpen proposamenak ikusita, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emanen du.

Ebazpenak entitate interesdunei jakinaraziko zaizkie, ebazpena emateko aintzat hartutako oinarriak, diru-laguntza hartzen duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, beste eskaerak ukatzeko arrazoiak adierazita. Diru-laguntza emanez gero, helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta diru-laguntza justifikatzeko modua eta epea zehaztuko dira.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, ematen diren diru-laguntzen gaineko ebazpenak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako iragarki oholean (González Tablas kalea, 7; Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira. Argitalpen horretan deialdia, diru-laguntzak aurrekontuko zer kredituri egozten zaizkion, entitate onuradunak, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren helburua adieraziko dira.

Ebazpenak eman eta jakinaraziko dira Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17.4 artikuluan legez ezarritako gehieneko epean. Epe hori bukatuta, entitate interesdunek eskaera ezetsi dela ulertu ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

9.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein laguntzarekin. Hala ere, diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo berezko baliabide batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

10.–Diru-laguntzaren ordainketa.

Emandako diru-laguntza osoa itzuli beharko da, halaber, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak ezartzen dituen betebeharrak betetzen ez badira.

Oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da diru-laguntza, jarduera egin dela justifikatu ondoren, eranskin honen 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurreikusten da diru-laguntzaren aurrerakinak ordaintzen ahalko direla, baldintza hau betez gero:

Entitateak ordainketa aldez aurretik egiteko eskatu izana. Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

Aurreko atalean eskatutako baldintza betez gero, aurrerakinak honela ordainduko dira:

a) Ematen den diru-laguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, epe bakarrean pagatuko da, diru-laguntza emateko ebazpena sinatzen denean.

b) Ematen den diru-laguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez bi zatitan ordainduko da: lehenbizikoa, diru-laguntza emateko ebazpena sinatzearekin batera, eta hurrengoa edo hurrengoak, aurretik ordaindutako zenbatekoari dagokion exekuzioaren justifikazio ekonomikoa egin ondoren.

11.–Justifikazioa.

11.1. Justifikazio partzialak.

Gastuak frogatu ondotik diru-laguntzaren ordainketa jasotzen duten entitateek, ordainketa bakarrean nahiz zatika ordaindu badira ere, gastu horien azken justifikazioa aurkeztu beharko dute abian den urteko abenduaren 15ean beranduenez.

Diru-laguntza ordainketa aurreratu bakar baten bidez jasotzen duten entitateek justifikazio partziala aurkeztu beharko dute, aurtengo irailaren 30a baino lehen.

Diru-laguntza zatikako ordainketa aurreratuen bidez jasotzen duten entitateek justifikazio partziala aurkeztuko dute ordainketa baten gastua justifikatzen duten bakoitzean. Lehendabiziko justifikazio partziala abian den urteko irailaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko da. Azken ordainketa egiteko, aurretiko justifikazioa urteko abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

Justifikazio partzialetarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Proiektuaren bilakaeraren berri ematen duen tarteko txosten labur bat.

b) Aurkezpen egunera arte diru-laguntzaren xedeko kontzeptuei egozten zaizkien gastuen eta diru-sarreren zerrenda.

c) Kontzeptu bakoitzerako jasotako diru-laguntzari aplikatutako gastuen zerrenda, non agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, data eta zenbatekoa zehaztuko baitira. Zerrenda horrekin batera, dagozkion egiaztagiriak, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Horretarako, entitate onuradunak jatorrizko agiriak eta fotokopiak aurkeztuko ditu. Egiaztagiri gisa, banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua eta prezioa adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen. Jatorrizko fakturei zigilua jarriko zaie, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian aurkeztu izanaren frogagarri gisa.

11.2. Azken justifikazioa.

2019ko urtarrilean entitate onuradunak honako agiri hauek aurkeztuko ditu jarduera egin dela justifikatzeko:

a) Lehenago aurkeztu ez badu, eta azken ordainketa justifikatzeko, kontzeptu bakoitzerako jasotako diru-laguntzari aplikatutako gastuen zerrenda, oinarri honen 11.1.c) puntuan azaltzen den bezalaxe prestatua.

b) Entitatearen memoria teknikoa, elkartegintzako oinarrizko jarduketak eta entitatearen programak jasoko dituena, deialdi honetan diruz lagundutakoak izan ezik.

Gehienez ere hogeita hamar folio (60 alde) izanen ditu, zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurria, bi aldeetatik inprimatuak (30 folio, 60 alde). Kopuru horretatik azala eta aurkibidea salbuesten dira. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izan ahalko dute eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

c) Entitatearen emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:

–Langileak.

–Jarduerak.

–Funtzionamendua.

d) Diruz lagundutako programen exekuzioaren gaineko memoria teknikoa.

Gehienez ere hogei folio izanen ditu, programa bakoitzean zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurria, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 alde). Kopuru horretatik azala eta aurkibidea salbuesten dira. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izan ahalko dute eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

e) Diruz lagundutako programa bakoitzeko erabiltzaile kopurua, generoaren arabera bereizia.

f) Diruz lagundutako programen emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Diru-sarreren kapituluan, entitateak diruz lagundu den jarduera finantzatzeko jaso dituen diru-sarrerak azalduko ditu, funts horien zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandakoarekin bateragarriak diren diru-laguntzak barne. Diru-sarrerak guztira ezin dira izan diruz lagundu den jarduera egiteko kostuak baino handiagoak.

Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:

–Langileak.

–Jarduerak.

g) Sustapenerako guztizko gastuaren zerrenda (funtzionamendua eta langileak) eta/edo euskarri informatikoan diruz lagundutako programena. Aipatu zerrendari entitatea ordezkatzen duen pertsonaren erantzukizunpeko adierazpena erantsi beharko zaio, datuak egiazkoak direla azaltzen duena.

Halaber, entitateak instrukzio organoaren eskura utziko ditu jatorrizko fakturak.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Proiektua eskaeran eta diru-laguntza emateko baldintzetan entitateak zehaztu bezala gauzatzea, edozein modalitatetan.

b) Eranskin honen 11. oinarrian aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Deialdi honen kargura finantzatutako programa edo jarduerei buruzko informazio, zabalkunde eta publizitate lan guztiek uztailaren 2ko 212/2010 Foru Aginduan xedatutakoa bete beharko dute.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Diru-laguntza jasotzen duen jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea laguntza ematen duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legedian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

i) Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

13.–Gardentasuna.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan jasotako entitateak behartuta daude betetzera Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun baldintzak, baldin Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen baditu eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute diru-laguntzarik jasotzen badute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren lanaldi mota gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

14.–Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

14.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioa egitea, alegia, beste batzuekin diru-laguntzaren xede den jardueraren hein bateko gauzatzea hitzartzea. Onuradunak berak egiten badu diru-laguntza jasotzen duen jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Entitateek, gehienez ere, lagundu den jarduerari emandako diru-laguntzaren %50 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako. Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak diru-laguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontratazioa egin ahal izateko, idatzizko kontratua sinatu beharko da.

14.2. Hornitzaileak kontratatzea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerbitzuak aholkularitza edo laguntza enpresek ematen badituzte eta diru-laguntza jaso dezakeen gastuaren zenbatekoa 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu beharko du entitate onuradunak diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean.

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

15.–Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, diru-laguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzen aldaketa guztiak ere jakinarazi beharko dizkiote Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari.

Salbuespen gisa, diru-laguntza jasotzen duten entitateek diruz lagundutako programen edo oinarrizko jarduketen edukia aldatzeko eskatu beharko dute, baita hura gauzatzeko modua eta epeak ere, kasu hauetan:

a) Oinarrizko jarduketen edo programaren garapena aldatu edo zailtzen duten inguruabarrak agertzen direnean.

b) Baliabideak egoki erabiltzearen ondorioz, diruz laguntzen den jarduerari aplikatu gabeko gerakinak daudenean eta, gerakin horiek laguntza jasotzen duen proiektuko jarduerak handitzeko erabili nahi direnean.

Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere, diruz lagundutako oinarrizko jarduketak edo programak egiteko epea bukatu baino lehen.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan egiten den edozein aldaketak diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea ekar dezake, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak onartuta egonda ere, edo kasuan kasuko zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da, hala badagokio.

16.–Dirua itzultzea.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, programa gauzatzen ez bada, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Dena dela, entitateak modu boluntarioan eskatzen ahalko du justifikatu gabeko diru-laguntzaren zenbatekoaren itzulketa. Horretarako, frogagiri bat aurkeztu beharko du erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldearen adinakoa. Kasu horretan, ez da berandutze-interesik aplikatuko, eta ulertuko da entitateak espresuki uko egiten diola itzultzen duen zenbatekoari.

Orobat, entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.

17.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen onuradun diren entitateak Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan diru-laguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Diru-laguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

18.–Deialdiaren eta bere oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

19.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

A) modalitateko (Elkartegintza sustatzea) berariazko oinarriak

Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateentzat 2018ko urtean elkartegintza sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak.

1.–Xedea.

Foru agindu honen xedea da elkartegintzaren oinarrizko jarduketetarako diru-laguntzak arautzea desgaitasuna duten pertsonen eta beren familien arloan soilik esku hartzen duten gizarte ekimeneko entitateentzat, betiere 2. oinarriaren arabera (“Entitate onuradunak”), baldin eta entitate horiek aurreko urteko deialdian “Programak garatzea” modalitatean diru-laguntza jaso bazuten.

1.1. Gizarte guztia edo desgaitasuna duten pertsonak eta horien familiak helburu dituzten jarduerak oinarrizko jarduketatzat hartuko dira, hala nola:

a) Harrera egitea.

b) Informazioa eta orientazioa.

c) Zabalkundea.

d) Sentsibilizazioa.

e) Elkarri laguntzeko talde informalak.

2.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Horretarako bideratuko den zenbatekoa 857.034,00 eurokoa izanen da, 2018ko gastuen aurrekontuko 920005 93100 4819 231B11 partidaren kargura, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako diru-laguntzak” izenekora.

3.–Berariazko dokumentazioa:

a) Entitateak abian den urterako kontratatuak dituen edo kontratatu asmo dituen langileen zerrenda, eta aurrekontua.

b) Entitatearen lokalen datuak.

c) Funtzionamendurako gastuen aurrekontua, diru-laguntzaren xede den ekitaldikoa.

d) Zinpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, eskaeraren aurreko urteko abenduaren 31n ukitutako bazkideen kopuruaren berri emateko.

Federazioen kasuan, entitate federatuen zerrenda eta entitate bakoitzeko bazkide diren pertsona ukituen kopurua.

4.–Oinarrizko jarduketak baloratzeko irizpideak.

Puntuak emanen zaizkie honako irizpide hauei jarraikiz:

–1. irizpidea: Entitateko bazkide ukituen ordezkagarritasuna (6 puntu arte).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1.

Entitateko kuotak egunean dituzten eskubide osoko bazkide ukituen kopurua

–Bazkideen %50etik behera

0

–Bazkideen %51tik %70era

1

–Bazkideen %71tik %90era

2

Bazkideen %90etik gora

3

1.2.

Bazkideen urteko kuotaren zenbatekoak

–Zehaztu gabe

0

39 euro gehienez

1

–40 eurotik 59 eurora

2

–60 euro edo gehiago

3

–2. irizpidea: Oinarrizko jarduketen programa (34 puntu arte).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

2.1.

Programa osoa da teknikoki, barne egitura argi, koherente eta sendoa duena: 19 puntu arte

–Proposatutako jardueren deskribapen zehatza

5

–Helburuak zehaztasunez adieraztea

5

–Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako

5

–Metodologiaren deskribapena

2

–Kronograma

2

2.2.

Eragina: 6 puntu bitarte

2.2.1.

Lurraldean duen eragina

–Jarduketak Foru Komunitateko herrietan gauzatzeko duen gaitasuna baloratzen da

3

2.2.2.

Gizartean duen eragina

–Jarduketak soilik bazkideentzat

1

–Jarduketa erdi-irekiak (plaza mugatuak)

1,5

–Biztanle guztiendako jarduketak

3

2.3.

Aspektu berritzaileak aurreikusten dituen programaren edukia: 1 puntu

1

2.4.

Zehaztasuna eta zorroztasuna oinarrizko jarduketak teknikoki gauzatzean. 5 puntu gehienez.

–Entitateak zehaztu ditu aurreikusitako eta lortutako emaitzak

5

–Entitateak informazio osatugabea aurkeztu du

2

–Entitateak zehaztu ditu aurreikusitako eta lortutako emaitzak

0

2.5.

Justifikazioaren eraginkortasuna. 3 puntu

–Behar bezalako justifikazio tekniko eta ekonomikoa

3

Diru-laguntza jasotzeko, entitateek 25 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

5.–Diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuak eta gehieneko zenbatekoak.

Foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten entitateek langileengatik eta funtzionamenduagatik hartzen ahalko dituzte diru-laguntzak.

5.1. Langileak.

Lehendabizi, kontzeptu horrengatik ematen den gehieneko zenbatekoa ezarriko da eskabidearen aurreko urteko abenduaren 31n entitateak dituen bazkide ukituen arabera eta lehen aipatu den entitate motaren arabera, ondoren adierazten diren taulei jarraituz:

a) Desgaitasunak dituzten pertsonen entitateak.

–7 bazkide ukitutik 25 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 10.790,77 eurokoa izanen da.

–26 bazkide ukitutik 75 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 18.662,62 eurokoa izanen da.

–76 bazkide ukitutik 160 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 37.325,31 eurokoa izanen da.

–161 bazkide ukitutik 300 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 44.447,21 eurokoa izanen da.

–301 bazkide ukitutik 600 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 55.987,96 eurokoa izanen da.

–601 bazkide ukitutik 900 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 65.319,28 eurokoa izanen da.

–901 bazkide ukitutik 1.500 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 69.255,23 eurokoa izanen da.

–1.500 bazkide ukitutik gora: diru-laguntza, gehienez ere, 74.650,61 eurokoa izanen da.

Desgaitasunak dituzten pertsonen eta beren familien arloan soilik esku hartzen duten eta aurreko urteko “Programak garatzea” deialdiko “Programa globala” modalitatean diru-laguntza lortu duten entitateek, bazkide ukituen kopurua edozein izanik ere, gehienez ere 7.871,88 edo 10.790,77 euroko diru-laguntza jasoko dute, entitateak diruz laguntzen den jarduketa betetzeko esleituta dituen langileen lanbide-kategoriaren arabera (administraria edo diplomaduna).

b) Desgaitasunak dituzten pertsonen federazioak.

Langileengatik emanen zaien diru-laguntza honako taula hauetara egokituko da:

–Federatutako 4 entitatetik 8 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 26.534,54 eurokoa izanen da.

–Federatutako 9 entitatetik 17 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 30.131,46 eurokoa izanen da.

–Federatutako 18 entitatetik 30 bitarte: diru-laguntza, gehienez ere, 37.325,31 eurokoa izanen da.

Bigarrenik, II: eranskin honetako 4. puntuan ezarritako balorazio irizpideen araberako oinarrizko jarduketen programaren puntuazioa ezarrita, dagokion gehieneko zenbatekoari diru-laguntzaren honako portzentaje hauek aplikatuko zaizkio, 5.1 ataleko bazkide kopurua kontuan izanik eta tarte hauei jarraikiz:

IRIZPIDEAREN ARABERAKO PUNTUAZIOA

GEHIENEKO DIRU-LAGUNTZAREN PORTZENTAJEA

ZENBATEKOA

25etik 30era bitarte

10.790,77

31

%73

32

%76

33

%79

34

%82

35

% 85

36

%88

37

%91

38

%94

39

%97

40

%100

Portzentaje horiek aplikatzeagatik, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inondik ere 10.790,77 euro baino txikiagokoa izanen.

Atal honetan emandako diru-laguntza justifikatzeko, onartuko diren langileak entitateak elkartegintza sustatzeko atxikitutako langiletzat aurkeztu eta instrukzio organoak onartutakoak izanen dira.

5.2. Funtzionamendua.

Eranskin honen laugarren oinarrian ezarritako irizpideen arabera 25 puntu edo gehiago lortzen dituzten entitateei funtzionamendurako emanen zaien diru-laguntza, orokorrean, entitateak aurreko urtean funtzionamendurako onartutako gastuaren %25 izanen da, aurreko urteko KPIaren arabera eguneratua.

Funtzionamendu gastutzat onartuko dira honako kontzeptu hauek, aipatzen diren gehieneko zenbatekoekin:

ONARTUTAKO KONTZEPTUAK

ONARTUTAKO
GEHIENEKO ZENBATEKOAK

LOKALETIK ERATORRITAKO GASTU ARRUNTAK

Elektrizitatea

11.500,00

Ura eta hondakinak

3.000,00

Telefonoa, ADSLa.

15.000,00

Zergak

1.000,00

Erantzukizun zibileko, lan-osasuneko eta ibilgailuetako aseguruak

6.600,00

Gasa eta berokuntza

5.500,00

Komunitateko gastuak

1.000,00

Garbiketa

12.000,00

LOKALAREN KONTSERBAZIORAKO ETA EKIPAMENDURAKO GASTUAK (inbentariagarriak ez badira)

Lokala

4.000,00

Hornikuntza: amortizazioak

4.000,00

HORNIGAIAK EROSTEA

Bulegoko material suntsigarria eta garbiketakoa

8.000,00

BESTE GASTU BATZUK

Laneko edota kontabilitateko aholkularitza

6.000,00

Desgaitasun horrekin lotura duten erakundeen kuotak

1.000,00

Harpidetzak

1.000,00

Posta eta mezularitza

4.000,00

Joan-etorriak eta dietak

5.000,00

Foru agindu honetan onartutako funtzionamendu gastuak ordaintzeagatik sortutako banku komisioak eta kreditu-kontuen gastuak, diruz lagundutako jarduerari dagozkionak.

3.000,00

Kalitatearen auditoretza eta ziurtagiria

1.000,00

Datuen babesa

2.000,00

Sentsibilizazio, zabalkunde eta komunikazio jarduketak

4.000,00

Arau orokor horren salbuespen gisa, alokairuen kosturako %40ko diru-laguntza emanen da. Edonola ere, instrukzio organoak kontzeptu horretarako onetsitako alokairuaren aurrekontua ez da 10.800 eurotik gorakoa izanen urtean.

III. ERANSKINA

B) modalitateko (Programak garatzea) berariazko oinarriak

Desgaitasunak dituztenen arloan esku hartzen duten gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2018. urtean autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko.

1.–Xedea eta modalitateak.

1.1. Xedea.

Foru agindu honen xedea da irabazi-asmorik izan gabe Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten eta desgaitasunak dituzten pertsonen arloan soilik esku hartzen duten gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, desgaitasunak dituzten pertsonen eta beren familien autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko gizarte zerbitzuen esparruan, 2018ko ekitaldirako.

Era berean, “Programa globala” (III. eranskina, 1.2 b) modalitatean irabazi-asmorik izan gabe Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten gizarte ekimeneko entitateak izan daitezke diru-laguntzen onuradun, bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen badute eta beren bazkideen alde autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte esparru horretan.

Norberaren trebetasunak garatu eta haiei eusteko helburua dutenak jotzen dira autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzutzat, haien bidez, norberaren arau eta lehentasunei jarraituz, nola bizi nahi den kontrolatu, aurre egin eta erabakiak hartzen badira, eta aukera ematen bada eguneko bizimoduko oinarrizko jarduerak gauzatzeko eta harreman sozialak izateko; orobat, desgaitasuna duten pertsonen ahaideei laguntza emateko programak.

Diru-laguntza hauen bidez entitate horien programa bultzatu nahi dira, desgaitasunak dituzten pertsonen behar berariazkoei arreta emateko ekintzak sustatzeko, bai eta pertsona horien independentzia sustatzekoak eta mendekotasunari aurrea hartzekoak ere. Aurkezten diren programak erabiltzaileek PAGNAk bermatutako mota bereko baliabiderik ez erabiltzearen baldintzapean egonen dira.

1.2. Modalitateak.

a) Programetan egituratutako eskaera. Gehienez ere 7 programek jasoko dute diru-laguntza.

b) Programa global gisa egituratutako eskaera, hots, entitatearen jarduera guztiak programa bakar batean bilduz.

Gizarte ekimeneko entitateek, bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen badute eta beren bazkideen alde autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak eta/edo jarduerak esparru horretan garatzen badituzte, programa globalean egituratutako b) modalitatean egin beharko dute diru-laguntzaren eskaera.

Modalitate hauetarako eskaerak bateraezinak dira beren artean.

1.3. Programen tipologia.

–Desgaitasuna duen pertsonari eta bere familiari laguntza ematea.

–Egokitutako garraioa.

–Aisia eta astialdia.

–Ahaideei atseden ematea: desgaitasunak dituzten pertsonak beren kargura dituzten ahaideei atseden emateko programak dira. Onartuko da urtean gehienez ere lau aldiz atseden ematea ahaideei, betiere egonaldia bi gaukoa bada, gehienez.

–Lanerako prestakuntza eta terapia.

–Ezagutzaren estimulazioa.

–Autonomia funtzionala sustatu, hari eutsi eta berreskuratzea.

–Prestakuntza psikosoziala, buruko gaitza edo adimenaren desgaitasunak dituzten pertsonentzat.

–Boluntarioak: bilatzea, harrera egitea, orientatzea eta prestatzea.

Ez dira diruz lagunduko soilik osasuna prebenitu eta sustatzea helburu duten programak, ezta hezkuntzaren arloko jarduketa esparrukoak ere (0-6 urteko laguntza goiztiarra, guraso elkarteak, berariazko ikastetxeak, etab.).

2.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Horretarako bideratuko den zenbatekoa 1.638.408 eurokoa izanen da, 2018ko gastuen aurrekontuko partida hauen kargura: 920005-93100-4819-231B9 “PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako diru-laguntzak” izenekoa, eta 920005-93100-4819-231B10 “Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako diru-laguntzak” izenekoa.

920005 93100 4819 231B09 “PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako diru-laguntzak” partidan baimendutako zenbatekotik 150.000 euro “Programa Globala” izenekoan egituratutako modalitatera bideratuko dira. Diru-laguntzaren zenbatekoa “Programa globala” izenekoan egituratutako modalitatearentzat erreserbatutako guztirakora iristen ez bada, soberakin hori “Programak” izenekoan egituratutako modalitaterako zenbatekoari gehituko zaio.

3.–Diru-laguntzaren xedeko programen betebeharrak.

a) Entitate bakoitzaren eskaera 7 programatan zatikatzen ahalko da, gehienez.

b) Funts berekietatik eta/edo beste diru-laguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

c) Deialdiaren xedearekin bat etortzea, hura onesten duen foru aginduaren testuan eta deialdi honen 1. oinarrian adierazten denaren arabera.

4.–Entitateak aurkeztu beharreko programen dokumentazio berariazkoa.

a) Diru-laguntza jaso duen programa bakoitzaren memoria teknikoa.

Gehienez ere hogei folio izanen ditu, programa bakoitzean zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurria, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 alde). Kopuru horretatik azala eta aurkibidea salbuesten dira. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izan ahalko dute eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

b) Diru-laguntza jaso duen programa bakoitzaren diru-sarreren eta gastuen kontua.

Eskaera aurkeztu aurreko urteari buruzko agiriek, a) eta b) puntuetan aipatutakoek, abian den urteko deialdi guztietarako balio dute. Ez da beharrezkoa agiri horiek aurkeztea baldin eta aurreko ekitaldiko diru-laguntza justifikatzeko ezarritako epean aurkeztu badira, edo abian den urteko deialdi batean, hau baino lehen.

c) Diru-laguntza zer programatarako eskatzen den, haien deskribapen teknikoa.

Gehienez ere hogei folio izanen ditu, programa bakoitzean zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurria, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 alde). Kopuru horretatik azala eta aurkibidea salbuesten dira. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izan ahalko dute eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

d) Diru-laguntza zer programatarako eskatzen den, haien diru-sarreren eta gastuen aurrekontua.

e) Zinpeko aitorpena, entitatea ordezkatzen duen pertsonak egina, dioena diruz lagundutako programa bakoitzeko erabiltzaileek ez dutela erabiltzen PAGNAk Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bermatutako baliabiderik.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak eta gehieneko zenbatekoak.

5.1. Kontzeptu diruz lagungarriak.

Arau orokor gisa, diruz laguntzen ahalko dira langileen gastuak eta aurkeztutako programa bakoitza garatzeko berariazko jarduerenak.

Salbuespenez, funzionamenduko gastuetarako diru-laguntzak emanen zaizkie bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen duten entitateei, betiere beren proiektuan autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte.

Aipatu kontzeptua justifikatzeko, entitatearen programa globalerako aurreikusitako aurrekontuaren 25% onartuko da, gehienez ere.

5.2. Diru-laguntzen gehieneko zenbatekoak.

–Programa global gisa egituratutako proiektuak.

Laguntzen ahal den gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa da.

–Programatan egituratutako proiektua.

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa instrukzio organoak onetsitako programa bakoitzaren aurrekontuaren %85 izanen da.

Bi modalitate horietan, programa bakoitzari dagokion aurrekontu onartua ezartzeko, bertan sartutako kostu ekonomikoen ebaluazioa eginen da. Aurreikusitako gastuak hanpatuak daudela ikusiz gero, diru-laguntza eman aitzin, programaren kostu ekonomikoaren beste balorazio bat eginen da prezio errealak erabiliz. Betiere, onartzen den aurrekontuko gastua ezin izanen da izan aurreko urtean programa berean egindako gastuaren %5etik gorakoa, non eta, salbuespen gisa, ez den erabat justifikatzen hortik gorako gehikuntzaren beharra, eta instrukzio organoak horrela baloratzen badu.

6.–Balorazioa.

6.1. “Programa global gisa egituraturiko proiektua” aurkezten duten entitateak.

Balorazioa fase bakar batean eginen da; bertan proiektua baloratuko da, baita entitate arduradunak hori garatzeko duen gaitasuna ere.

Fase hori baztertzailea izanen da, eta entitateak 60 puntu eskuratu beharko ditu, gutxienez ere, hura gainditzeko.

6.2. “Programatan egituraturiko proiektua” aurkezten duten entitateak.

Balorazioa bi fasetan eginen da. Lehenbizikoan entitate eskatzailea diru-laguntzaren xede den proiektuaren arduraduna den aldetik baloratuko da, alegia, programak garatzeko duen gaitasuna; bigarrenean, aurkezten den programa baloratuko da.

Fase bakoitza modu independentean baloratuko da, I. eranskineko 6.3 atalean (“entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea”) eta III. eranskin honetako 7. oinarrian (“programak baloratzeko irizpideak”) adierazitako irizpideak eta puntuazioak erabilita, eta gehienez 100 puntu lortzen ahal dira fase bakoitzean.

Bi faseak baztertzaileak dira; hortaz, haietako bakoitzean, entitateek 60 puntu gutxienez eskuratu beharko dituzte. Beraz, diru-laguntza jasotzeko, programa bakoitzeko gutxieneko batura 120 puntukoa izanen da, bi faseak kontuan harturik.

7.–Aurkeztutako programak baloratzeko irizpideak (soilik programen modalitatean egituratutako proiektuetarako).

–1. irizpidea: Programaren kalitate teknikoa: 55 puntu gehienez.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1.

Programa osoa da teknikoki, barne egitura argi, koherente eta sendoa duena. Helburuen, jardueren, giza baliabideen, baliabide material eta teknikoen eta aurrekontuaren arteko egokitzapena: 18 puntu arte

–Datu teknikoak argi azaldu eta idatzi dira, eta egokitzen dira deialdian xedatutakora.

1

–Arrazonamendu argia eta zehatza, erabiltzaileen behar eta eskariei erantzuteko programa egin beharrari buruzkoa

5

–Zehazki adierazitako helburuak, atzemandako beharrekin zerikusia dutenak.

3

–Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako.

3

–Giza baliabideak eta baliabide teknikoak eta materialak, planteatutako helburuen eta jardueren araberakoak.

3

–Proiektua gauzatzeko aurrekontu arrazoitu eta orekatua, proposatutako helburuen araberakoa

3

1.2.

Aurreikusitako jardueren definizioaren zehaztasuna; kronograma, eta helburuak lortzeko garatu beharreko esku-hartzearen metodologia: 8 puntu arte

–Proposatutako jardueren deskribapen zehatza

5

–Metodologiaren deskribapena

2

–Kronograma

1

1.3.

Jarduketak Foru Komunitateko herrietan gauzatzeko duen gaitasuna baloratzen da: 3 puntu gehienez.

–Bere herrian bakarrik garatzen dute jarduera

1

–Jarduera bi herritan garatzen dute

2

–Jarduera hiru herritan edo gehiagotan garatzen dute

3

1.4.

Programaren edukiak aspektu berritzaileak aurreikusten ditu: 1 puntu

–Programa garatzeko aspektu berritzaileak aurreikusten dira

1

1.5.

Zehaztasuna eta zorroztasuna programa teknikoki gauzatzerakoan: 18 puntu arte

1.5.1.

Programaren eraginkortasuna: espero diren edo lortu diren emaitzak: 5 puntu arte

–Daturik ez

0

–%25 baino gutxiago

0

–%26tik %50era bitarte

2

–%51tik %75era bitarte

3

–%76 eta %89 artean

4

–%90etik gora

5

1.5.2.

Programaren ondorioak: espero den edo lortu den parte-hartzea: 5 puntu arte

–Daturik ez

0

–Parte-hartzaileen %25 baino gutxiago

0

–%26tik %50era bitarte

1

–%51tik %75era bitarte

2

–%76 eta %89 artean

4

–%90etik gora

5

1.5.3.

Gizartean duen eragina: 5 puntu arte (boluntariotzako programak ez dira baloratuko)

–Programak bereganatze estrategiak eta/edo jarduerak egiten ditu, onuradun izan daitezkeenei zuzenduta, bazkideak izan ala ez

2

–Aurreikusitako jardueren programa, bazkideak ez diren pertsonek erabiltzeko.

3

1.5.3. bis

Boluntarioen prestakuntza: 5 puntu arte (boluntariotzako programak baizik ez dira baloratuko)

5

–Programak boluntarioendako berariazko prestakuntza ikastaroak aurreikusten ditu.

5

1.5.4.

Justifikazioaren eraginkortasuna: 3 puntu

–Programaren exekuzioaren justifikazio tekniko eta ekonomiko egokia

3

1.6.

Proiektuaren segimendua eta ebaluazioa: (7 puntu bitarte)

1.6.1.

Programaren jarraipena.

–Programaren exekuzioaren jarraipena egitea, jarraian eta etengabe

2

1.6.2.

Programaren ebaluazioa

–Ez dira finkatzen kalitate adierazleak eta egiaztapenaren aldagaiak, programa ebaluatzeko bidea ematen baitute

0

–Programa ebaluatzeko kalitate adierazleak eta egiaztapenerako aldagaiak adierazten dira

2

–Ebaluazioa egiten da kalitate adierazleen eta egiaztapenerako aldagaien arabera. Horiek aldez aurretik ezarriak dira eta ondorioak ateratzea eta programaren bideragarritasuna errazten duten.

5

–2. irizpidea. Programaren koherentzia: 25 puntu

AZPI-IRIZPIDEAK

2.1. Programak erabiltzaileen beharrei eta eskakizunei erantzuten die

2.2. Onuradunek eta/edo boluntarioek aktiboki eta zuzenean parte hartzen dute programaren planifikazio eta garapen prozesu osoan: diseinua, abian jartzea, jarraipena eta ebaluazioa

2.3. Onuradunek eta/edo boluntarioek modu aktiboan eta zuzenean parte hartzen dute programa diseinatzerakoan.

2.4. Onuradunek eta/edo boluntarioek parte hartzen dute programako jarduera zehatzen antolaketan.

2.5. Entitateak gaitasuna erakutsi du programa garatzeko hasiera batean ezarritako helburu tekniko eta ekonomikoen arabera, edo programa teknikoki eta/edo ekonomikoki birformulatzeko, sortzen diren beharretara egokitzeko.

2.6. Koordinazioa eta osagarritasuna beste entitate bereizi batzuekin, programaren garapena errazteko.

2.7. Programak departamentuaren beste programa bat osatzen du

2.8. Programak beste programa batzuk osatzen ditu Foru Komunitatearen esparruan

2.9. Programaren hasierako aurrekontua eta/edo birformulatua eta bere azken balantzea koherenteak dira

2.10. Aurreko urteko gastu erreala eta abian den urterako aurkeztutako aurrekontua koherenteak dira

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

BAT DATOR BI AZPI-IRIZPIDE BAINO GUTXIAGOREKIN

0

BAT DATOR HIRU AZPI-IRIZPIDEREKIN

3,57

BAT DATOR LAU AZPI-IRIZPIDEREKIN

7,14

BAT DATOR BOST AZPI-IRIZPIDEREKIN

10,71

BAT DATOR SEI AZPI-IRIZPIDEREKIN

14,28

BAT DATOR ZAZPI AZPI-IRIZPIDEREKIN

17,82

BAT DATOR ZORTZI AZPI-IRIZPIDEREKIN

21,39

BAT DATOR BEDERATZI AZPI-IRIZPIDEREKIN EDO GEHIAGOREKIN

25

–3. irizpidea: Kofinantzaketa: 20 puntu

Baloratuko da eskura dauden baliabideen araberako programa bat gauzatzeko gaitasuna.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Gutxieneko kofinantzaketa (%1etik %9ra arte)

0

Kofinantzaketa moderatua (%10etik %19ra arte)

5

Kofinantzaketa onargarria (%20tik %39ra arte)

10

Kofinantzaketa ona (%40etik %59ra arte)

15

Oso kofinantzaketa ona (%60tik %69ra arte)

17,15

Kofinantzaketa hobeezina (%70 edo hortik gora)

20

Kofinantzaketaren portzentajea goitik edo beheitik biribilduko da, kasuaren arabera.

8.–Diru-laguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa lortzen diren puntuen, diru-laguntza eskaeraren eta aurrekontuan erabilgarri dagoen kredituaren arabera esleituko da.

8.1. Programa global batean egituratutako proiektuak:

Gehieneko diru-laguntza 20.000 eurokoa izanen da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa lorturiko puntuen arabera esleituko da, I. eranskineko 6.3 oinarriaren arabera (“Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea”), eta gehieneko diru-laguntzatik abiatuta, portzentaje tarte hauek aplikatuko dira.

TARTEAK

ZENBATEKOA

60 puntu baino gutxiago

0,00

60 eta 65 artean

4.000

66 eta 67 artean

6.000

68 eta 69 artean

8.000

70 eta 71 artean

10.000

72 eta 73 artean

12.000

74 eta 75 artean

14.000

76 eta 77 artean

16.000

78 eta 79 artean

18.000

80 edo gehiago

20.000

Modalitate honetarako diru-laguntzaren zenbatekoaren esleipena Programetan egituraturiko modalitateari dagokiona esleitu aurretik eginen da.

8.2. Programatan egituratutako proiektuak:

Programa bakoitzean, diru-laguntzaren zenbatekoa esleituko da lortutako puntuazioaren arabera, I. eranskineko 6.3 oinarriei (“Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea”) eta eranskin honetako 7. oinarriari (“Aurkeztutako programak baloratzeko irizpideak”) jarraikiz, eta diru-laguntzaren eskaeraren arabera, eta programatik onartzen den aurrekontuaren portzentaje hauek izanen dira gehieneko diru-laguntzak, eranskin honetako 5. oinarrian (“Kontzeptu diruz lagungarriak”) aurreikusia kontuan hartuta.

–Gehieneko diru-laguntzaren portzentaje taula:

PUNTUAZIOA

DIRU-LAGUNTZAREN PORTZENTAJEA AURREKONTUAREN GAINEAN (%)

120 baino gutxiago

0

120 eta 200 artean

(lortutako puntuazioa - 115) = aplikatu beharreko portzentajea

8 3. Bi modalitateetan, eta diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitate eskatzaileak eskaera aldatzen ahalko du. Betiere, bermatu beharko da aldatutako proiektuak jatorrizko proiektuaren xede eta ezaugarri berak izanen dituela.

Halaber, aldatutako proiektuaren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren eta hasiera batean aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino, salbu eta instrukzio organoak onartutako aurrekontura egokitzen bada.

Iragarkiaren kodea: F1803509