64. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Edurne Marticorena Jul. Jarduera: aurrerako ahateen hazkuntzarako ustiategia handitzea. Tokia: Garisoaingo 1. poligonoko 82. eta 83. lurzatiak.

Gesalatzen, 2018ko martxoaren 14an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1803647