64. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2018rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak.
Behin betiko onespena

Barillasko Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskalak, 2018an aplikatuko diren tarifei dagokienez.

Iragarkia 2017ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 6an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du espedientearen kontra erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsi dira ordenantzen, tarifen eta igorpenen aldaketak, 2018an aplikatzeko; argitara ematen dira, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan:

Landazaintza, 0,4164 euro/almutea. Salmenta ibiltaria, 3,69 euro/eguna, saltoki bakoitzeko. Fotokopiak egitea, 0,25/unitatea. Faxa erabiltzea, 0,42 euro Nafarroara; 0,86 euro Espainiaren gainerakora; eta 1,74 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko. EIOZa ordainarazteko portzentajea, % 4koa izanen da obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Lurzatien zedulak, 2,12 euro/unitatea. Hilerriko kontzesioak: nitxoan, 786,40 euro; hilobi arruntean, 237,68 euro; hilobi bikoitzean, 968,23 euro. Ehiza barrutia, Mankomunitatearen arabera.

–Kirol instalazioen abonamendua:

ASTEA
(euroak)

HAMABOSTALDIA
(euroak)

HILABETEA (euroak)

DENBORALDIA
(euroak)

Erretirodunak eta haurrak

(4-14 urte)

11

18

27

53

Banakakoa (15 urte edo gehiago)

14

23

38

66

2 laguneko familia unitatea

25

41

66

124

3 laguneko familia unitatea

30

50

84

133

4 laguneko familia unitatea

36

59

101

144

5 laguneko familia unitatea

43

70

112

161

Eguneko sarreren prezioa 3,15 euro da adingabe eta erretirodunendako eta bertan egoteagatik, eta 4,15 euro gainerakoendako.

Bere horretan utzi dira hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko aplikatutako portzentajeak, 3,30/3,30/3,20/3,10 baitira hurrenez hurren 5, 10, 15 eta 20 urte bitarteko tarteetarako; tasa, berriz, %12.

1.–Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak egin eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herri-lurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkor eta haren tasak arautzen dituen ordenantza.

Auzolana eta bide-lana arautzen dituen ordenantza fiskala.

Udal hilerriaren erabilera eta bertako zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

2.–Igorpen motak:

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: igorpena 0,80an mantenduko da.

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 2017rako, igorpena %0,3443 izanen da.

Ekonomia-jardueren gaineko zergaren errekargua: %40.

Aldaketa horiek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Barillasen, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1802665