64. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko 22 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela-eta, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariaren 1425/2017 Ebazpenaren bidez deitu baitzen (2017ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 29koa).

Honako deialdi honetan, gora jotzeko errekurtsoak jarri dira oposizioaldiko azterketako zenbait galderaren eta behin betiko balorazioaren aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko 22 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariaren 1425/2017 Ebazpenaren bidez deitua (2017ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 29koa). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1B eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, hautapen prozesu baten baitako egintza bat denez, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko 6. solairuan.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2018ko martxoaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1803876