63. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 14an emandako 24E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen 2018. urterako deialdia onetsi da talde ahulenen gizarte sustapenaren eta gizarteratzearen arloko proiektuetarako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 389764.

Lehena.–Onuradunak.

Irabazi-asmorik gabeko entitateak, gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko jarduketak egiten dituztenak.

Bigarrena.–Xedea.

Gizarteratze proiektuak finantzatzea, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek eginak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Martxoaren 14ko 24E/2018 Foru Agindua.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

1.213.310,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko martxoaren 13an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1803688