63. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Josenea Bio SLU. Jarduera: infusioak prestatzea. Tokia: Talluntxe industrialdea, D kalea, 63 (2. poligonoa, 916. lurzatia).

Noain Elortzibarren, 2018ko martxoaren 19an.–Alkatea, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1803763