2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
1/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Alkatetzak 2018ko martxoaren 6an eman dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi da 1/2018 aldaketa aurrekontuan, udalerrian egin beharreko hainbat obrari eta garbiketari buruzko kreditu-gerakinak sartzeko.
Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dituzten alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Legardan, 2018ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L1803251