63. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

24E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen 2018. urterako deialdia onesten baita talde ahulenen gizarte sustapenaren eta gizarteratzearen arloko proiektuetarako.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarteratze arloan bermatu gabeko prestazioen artean, agertzen dira gizarte-bazterketaren arloan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak.

Bestalde, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, %0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa ezartzen du, jarduerak eta jardueren hartzaileak finkatu eta lehenesten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko GKEei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei parte hartzeko eta inplikatzeko aukera ematen die.

Halaber, deialdia PFEZaren %0,7ko Funtsetik ateratako funtsez hornitutako partida baten bidez finantzatuta dagoenez hein handi batean, Gizarte Ongizateko Kontseiluak, urtarrilaren 18ko bilkuran, egokitzat eman du, aho batez, funts hori goiburuan aipatutako deialdian erabiltzea, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Deialdi honen xedea da diru-laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak ezartzea, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko jarduketak egin ditzaten.

Deialdiak bide ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du diru-laguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestea talde ahulenen gizarte sustapenaren eta gizarteratzearen arloko proiektuetarako. Oinarriak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

2. 1.213.310,00 euroko kreditua baimentzea, 2018ko aurrekontuko honako partida hauen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

900003-91600-4819-231504: PFEZaren %0,7ko funtsa. Diru-laguntzak bazterketa sozialaren arloan eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloan ari diren erakundeentzat

2018

1.013.310,00

900003-91600-4819-231506: Diru-laguntzak gizarte bazterketaren arloko entitateentzat. PFEZaren %0,7ko osagarria

2018

200.000,00

Baimentzea, halaber, 143.310,00 euroko kreditu bat 2019ko ekitaldiko gastuen aurrekontuetan horretarako sortuko den antzeko aurrekontu partidaren kargura, bai eta 143.310,00 euroko beste kreditu bat ere 2020ko ekitaldiko gastuen aurrekontuetan horretarako sortuko den antzeko aurrekontu partidaren kargura, betiere ekitaldi horietako aurrekontuan horretarako nahikoa aurrekontu izendapenik baldin badago.

3. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari, Aurrekontuak Kudeatzeko Atalaren Kontabilitate Zentroari eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari igortzea, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

I. ERANSKINA

Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen 2018. urterako deialdia ahulenen gizarte sustapenaren eta gizarteratzearen arloko proiektuetarako. Oinarriak

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Eskubide Sozialetako Departamentuak diru-laguntzak emateko deialdia egin du, horien bidez irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek 2018an egiten dituzten gizarteratze proiektuak finantzatzeko. Proiektu horiek Nafarroan gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen bizi baldintzak hobetzea izanen dute helburu, eta txirotasunaren aurkako borrokan lagunduko dute, bai eta pertsona horien sustapena, ahalduntzea eta autonomia sustatzen ere. Halaber, gizarteko desberdintasunak sortzen dituzten kausak desagerrarazten lagunduko dute, eta sistemako eta egiturazko aldaketak sortzen, gizarte inklusiboago bat, ekitatiboago bat eta kohesionatuago bat lortzeko.

2. Diruz laguntzen diren proiektuak jendea gizarteratzeko eta talde ahulenak (besteak beste, ijitoak eta etorkinak) gizartean sustatzeko izanen dira.

3. Diru-laguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Berariaz baztertzen dira, halaber, eduki bakarra honako hau duten proiektuak: kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eta eraikuntza eta/edo zaharberritze lanak.

4. Deialdi honetatik kanpo utzi dira, berariaz, Gizarte Zerbitzuen Zorroan oinarrizko laguntzako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak.

Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Horretarako bideratu den zenbatekoa 903.217,00 euroko izanen da, 2018. urteko aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa. Diru-laguntzak bazterketa sozialaren arloan eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloan ari diren erakundeentzat” izeneko 900003 91600 4819 231504 eta “PFEZaren %0,7ko funtsaren osagarria. Diru-laguntzak bazterketa sozialaren arloan” izeneko 900003 91600 4819 231500 aurrekontuko partidei dagokiena. 143.310,00 euroko kreditua baimendu da ekitaldi bakoitzerako, 2019ko eta 2020ko ekitaldietako gastuen aurrekontuan horretarako sortuko den antzeko partiden kargura, betiere ekitaldi horietako aurrekontuan horretarako nahikoa aurrekontu izendapenik baldin badago.

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

A.–Gizartetik baztertuta dauden pertsonek gizarteratzeko okupazio-zentroetan parte hartzea; horretarako, 30.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 30.000,00 euro eska daitezke gehienez.

B.–Gizartetik baztertuta daudenentzako plazak egoitzetan; horretarako, 125.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 40.000,00 euro eska daitezke gehienez.

C.–Pertsonen elikadura beharren estaldura hobetzea; horretarako, 105.000,00 euro egonen dira. Modalitate honen barrenean, helburu hauek dituzten proiektuak sartzen dira: (1) Jantoki sozialak, (2) Elikagaien banaketa.

Jardunaldi bakoitzarentzat 35.000,00 euro eska daitezke gehienez.

D.–Zerbitzu publikoek babesten ez duten gizarte akonpainamendu espezializatua, prostituzioan dabiltzanentzat; horretarako, 130.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 65.000,00 euro eska daitezke gehienez.

E.–Ijitoen gizarte sustapenerako jarduerak; horretarako, 200.000,00 euro egonen dira. Horrelakotzat joko dira honako jardueretako bat edo gehiago biltzen dituztenak: (1) Eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza eta errefortzua adingabeei, baita familiak sentsibilizatzea ere seme-alaben eskolatzeak duen garrantziari buruz eta eskola sisteman sartu eta jarraitzeak dituen onurei buruz, (2) Emakume eta gazte ijitoen sustapena eta (3) Sentsibilizazioa, bitartekaritza eta sare-lana baliabide publikoekin. Proiektu bakoitzarentzat 60.000,00 euro eska daitezke gehienez.

F.–Presoentzako edo preso ohientzako hezkuntza eta gizarte jarduketak. Horretarako, 150.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 80.000,00 euro eska daitezke gehienez.

G.–Gizarteratzeko prozesuan dauden etorkinei gizarte-akonpainamendua egiteko jarduketak. Horretarako, 150.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 60.000,00 euro eska daitezke gehienez.

H.–Nahasmendu mentala dela-eta tratamendua jasotzen duten pertsonak gizarteratzeko proiektuak, betiere gizartean baztertuta egoteko bestelako faktore batzuk badaude. Horretarako, 80.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 30.000,00 euro eska daitezke gehienez.

I.–Pertsona errefuxiatuak gizarteratzeko gizarte-akonpainamendurako prozesuak, “Nazioarteko babesa eskatu duten pertsonen harrerarako eta integraziorako programa” kudeatzeko baimena duten entitateek garatuak, betiere programa osoa egin badute. Horretarako 100.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 50.000,00 euro izanen dira gehienez.

J.–Gizarte berrikuntzako proiektuak gizarteratzearen arloan. Proiektu berritzaileak izanen dira, irtenbide berriak proposatuko dituztenak gizarteratze erronkei aurre egiteko; izanen dira, orobat, jasangarriak epe ertainean, transferigarriak eta/edo mailaka daitezkeenak, parte-hartzaileak ahaldunduko dituztenak garapen prozesuan eta gizarte eraldaketa sortuko dutenak; horretarako, eragina neurtzeko moduren bat izan beharko dute. Modalitate honetarako 143.310,00 euro gordeko dira. Proiektu bakoitzarentzat
75.000,00 euro izanen dira gehienez. Modalitate hau urte anitzekoa izanen da, eta 2018ko, 2019ko eta 2020ko ekitaldiak hartuko ditu. Zenbatekoa antzekoa izanen da indarreko hiru urteetan (143.310,00 euro).

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzen onuraduna izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoaren arabera, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi asmorik ez izatea.

c) Bere estatutuetan jasota izatea, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea proiektuaren xedeko modalitatearen esparruan.

d) Ordezkaritza iraunkorra izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

e) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea, eta zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

f) Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diru-laguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean.

Laugarrena.–Proiektuetan bete beharrekoak.

Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) Jarduerak 2018. urtean egitea. Ondorio horretarako, ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera-eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean, salbu eta J modalitatean (“gizarte berrikuntzako proiektuak”), 2018., 2019. eta 2020. urteak hartu ahal izanen baititu.

c) Bigarren oinarriak ezartzen dituen eskaeraren gehieneko mugak ez gainditzea.

d) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, diru-laguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren %10etik gorakoak izan.

Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdiaren epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Gastu horiek 2018ko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak izanen dira, eta 2019ko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira.

3. Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dituzte diru-laguntzak:

A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:

a.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztietan jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera egin beharko da bakar-bakarrik horretarako erabiltzen den lokal batean.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileria gastuak; haien barnean daude soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Langile gastuentzako diru-laguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugikortasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barrenean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, diru-laguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko diru-laguntza emanen da gehienez. Entitateak diru-laguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Diru-laguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

B) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik diru-laguntzari %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

3. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere. Dena dela, Nafarroako Gobernuak harrerak egiteko lagatzen dituen etxebizitzetarako etxetresna elektrikoak eta oinarrizko altzariak erosteko gastuak eta etxebizitza horien mantentze eta konpontze lanen ondoriozkoak zuzeneko gastu gisa onartuko dira, betiere 1.000,00 eurotik gorakoak ez badira.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak bigarren oinarrian ezarrita dauden jarduketa modalitateetatik bitarako diru-laguntza eskatzen ahalko du bakarrik.

2. Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak, ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Interesdunek Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan ere (González Tablas, 7, 31005 Iruña) aurkezten ahal dituzte eskaerak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aurreikusitako tokietan. Gainera, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskabideek posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako zehaztapenak bete beharko dituzte. Entitate eskatzaileek sincluss@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute eskaera bidali dela.

4. Eskaera adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskaera orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira):

A) Entitate eskatzailearen agiriak:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek diru-laguntzen onuradun izateko debekurik urratzen ez dutela dioena. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusita daude.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

a.6) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.7) Diru-laguntzaren eskabidea sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

a.8) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko diru-laguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, diru-laguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, baita 6. oinarriko “finantza gastuak” izeneko a.6 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.10) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, diru-laguntza eskabidearekin batera, deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa aurkez dezakete. Informazio hori eskabidearekin batera aurkezten ez badute, diru-laguntza jasotzen duten entitateek hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Baloraziorako dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, paperezko euskarrian eta informatikoan. Eredua Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko bulego nagusietan (González Tablas kalea, 7) eta erakunde beraren webgunean (www.cfnavarra.es/ Laguntzak eta bekak) eskuratzen ahalko da.

b.2) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proforma fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta programaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a.1), a.2), a.3), a.7) eta a.8) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztea. Kasu horretan, entitate eskatzaileak zilegi izanen du agiri horiek ez aurkeztea, baina idatziz adierazi beharko du noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat aurkez daiteke, inguruabar hori azaltzeko.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, entitateek frogatzen duten antzinatasuna errespetatuko da, baldin eta pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, eta, betiere, alderdi hori entitatearen estatutuetan frogatzen bada.

Bederatzigarrena.–Diru-laguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du diru-laguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz, oinarri hauen arabera.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez agertzea, dela eskatutako diru-laguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A ataleko dokumentazioan akatsak edo hutsak izatea.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

Gainerako kasu guztietan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari lotutako kasu guztietan, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa nola finkatuko den.

1. Eskaerak bereiz eta bakoitza bere aldetik baloratuko dira, bere modalitatearen arabera (2. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 35, gutxienez, II. eranskineko ‘B” atalean.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

4. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta diru-laguntzak muga horretaraino banatuko dira. Prozedura horren arabera diru-laguntza eskuratzen ahal duen azken proiektuarentzat eskatutakoak gainditzen duenean hura finantzatzeko dagoen zenbatekoa, diru-laguntza ematea proposatuko da haren kontzesioa eraginkorra bada, eta horretarako 11. oinarriko 2. atalean aurreikusitako tramiteari jarraituko zaio.

5. Jarduketaren modalitate berean proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortu eta aurrekontuan krediturik ez dagoen kasuan, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

6. Modalitateren batean aurrekontuan izendatutako kreditua agortzen ez bada, soberakina gainerako modalitateen artean banatuko da, kreditua agortu arte, lehentasun ordena honi jarraituta: G, E, D, F, B, C, A, J, H eta I.

7. Eman beharreko zenbateko osoa aurrekontuan dagoen kreditura iristen ez bada, lehentasunezkoa izanen da hasiera batean agortzea “PFEZaren %0,7ko funtsa. Diru-laguntzak bazterketa sozialaren arloan eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloan ari diren erakundeentzat” izeneko 900003 91600 4819 231504 partida.

Hamaikagarrena.–Alegazioen tramitea.

1. Instrukzio organoak proposamen-txostena eman aurretik, entitate interesdunei entzuteko tramitea egin daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari jarraikiz.

2. Diru-laguntzaren proposamenaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa baldin bada, instrukzio organoak eskaera berregiteko eskatzen ahalko du, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den diru-laguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Aldatutako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozedura instruiturik eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenen ondorioz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: diru-laguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Diru-laguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamalaugarrena.–Diru-laguntza ordaintzea.

1. Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da diru-laguntza, hau da, ordainketa bakar batean ebazpenarekin batera, irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek aski baliabiderik ez dutenean diruz lagundutako jarduera behin-behinekoz finantzatzeko, eta, betiere, hori behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuan eskura daiteke, edo Nafarroako Atarian (www.navarra.es).

2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio-kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Tarteko ordainketak egiteko txosten partzialak:

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, prezioa, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatutakoan.

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

a.2) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira (CD edo USB euskarrian), lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Egiaztagiri gisa, banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen. Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiek dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako diru-laguntza justifikatzeko.

a.3) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

a.4) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.5) Diru-laguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak, digitalizatuak (CD edo USB euskarrian), eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak ez baditu.

a.6) Entitateak egindako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

a.7) Entitateak egindako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

b) Azken txostena, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukatu ondoan:

b.1) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b.2) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkaturik, digitalizaturik (CD edo USB euskarrian).

b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen 2.a) atalean hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.

b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, digitalizaturik (CD edo USB euskarrian), desbideratu dena adierazita.

b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria (CD edo USB euskarrian), non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

b.6) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), non frogatzen baita proiektuko langileek finantzaturiko programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

b.7) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jardueraren atxikipenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak), biak digitalizatuak (CD edo USB euskarrian).

b.8) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe diru-laguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera.

b.9) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzizko, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo martxa onaren berri emateko.

3. Jarduerak, diru-laguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala balegokio– diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Hala ez bada, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

4. Diru-laguntzaren azken ordainketarako eskubidea ematen duen azken txosten partziala aurkezteko azken eguna 2018ko abenduaren 31 izanen da.

5. Azken txostena, beranduenez, 2019ko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da, egun hori barne.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du diru-laguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Onuradunak berak egiten badu diru-laguntza jasotzen duen jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

2. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, betiere entitate horiek egin ditzaketen prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du diru-laguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Proiektu baterako diru-laguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horrek, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatu eta gidatzea hartzen du bere baitan, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak hilabeteko epean ordeztu beharko dira, diru-laguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek diru-laguntza nork eman dien adierazi beharko dute, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1 b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

e) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea diru-
laguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izaten ahal diren bitartean.

j) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legedian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

k) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

l) Eskubide Sozialetako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, gastu diruz lagungarri bakoitzaren %5eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute diru-laguntzarik jasotzen badute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren lanaldi mota gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuraduna legez ordezkatzen duenak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Eskabidearekin batera borondatez aurkeztu ez bada, informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita, argitaratuz gero.

Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai, Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako diru-
laguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli egin beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Txostenak epetik kanpo aurkezten direnean, zenbat egun iragan diren.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari. Itzulketa eskatzeko prozedura 12 hilabeteko epean ebatziko da, hasten denetik kontatuta.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Gizarteratze proiektuak baloratzeko irizpideak

A.–Erakundearen bidezkotasuna (%18) (18,00 puntu).

a.1:

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu arte)

a.1.1.

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera

(0,10 puntu, urteko)

(1,00 puntu arte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera:

(1,00 puntu arte)

> 300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide

0,50 puntu

< 50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritzan edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera:

(1,00 puntu arte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20tik gora eta %50etik behera

0,50 puntu

< %20

0,00 puntu

a.2:

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu arte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu arte)

Superabita (Diru-sarr.> Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -%10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu arte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera:

(2,00 puntu arte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera:

(2,00 puntu arte)

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 4 finantzabide ezberdin

2,00 puntu

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 2 finantzabide ezberdin

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarteratze lanaren arloan

(8 puntu arte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarteratze-lanaren arloan egindako jarduera/proiektu kopurua

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

(2,00 puntu arte)

a.3.2.

Entitateak kontrataturiko pertsonak

(0,50 puntu lanaldi oso bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu arte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu arte)

a.3.4.

“Auditoretza soziala” egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu arte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu arte)

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa (%82) (82,00 puntu) (A modalitatetik I modalitatera artekoak)

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(33,00 puntu arte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua:

(5,00 puntu arte)

Guztiz koherentea da

5,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

3,00 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak:

(5,00 puntu arte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena:

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-hola. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak:

(5,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-hola. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Jardueren egutegia:

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-hola. Ez dago zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.6

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(8 puntu arte)

Hau da, helburuen, emaitzen eta jardueren artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 5era arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean

8,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia

6,00 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia

4,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia

2,00 puntu

Inkoherentea da

0,00 puntu

b.2

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu arte)

b.2.1.

Adierazleak:

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak:

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea:

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(12,00 puntu arte)

b.3.1

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa:

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak):

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4

Aurrekontuaren xehakatze egokia:

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera:

(2,00 puntu arte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(10,00 puntu arte)

b.4.1.

Lehen Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin edo beste baliabide publiko batzuekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du:

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du:

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(17,00 puntu arte)

b.5.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa:

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.2.

Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura:

(5,00 puntu arte)

Bakar-bakarrik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Auzo Unitateen edo beste baliabide publiko batzuen bidez

5,00 puntu

Batez ere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Auzo Unitateen edo beste baliabide publiko batzuen bidez

3,00 puntu

Batez ere Gizarte Ekimeneko Entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.3.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak):

(3,00 puntu arte)

Baditu

3,00 puntu

Ez ditu

0,00 puntu

b.5.4.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoak, batez beste:

(5,00 puntu arte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

< %50

0,00 puntu

b.6.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua

(4,00 puntu arte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

4,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa (%82) (82,00 puntu) (J modalitatea).

b.1.

Proiektuaren azterketa eta haren eragin soziala

(25,00 puntu arte)

b.1.1.

Proiektuaren eragin soziala:

–Zenbatekoa den lantzen duen bazterketa arazoaren larritasun soziala.

–Hedadura, xede dituen pertsonen kopurua.

–Zuzenean edo zeharka enplegu inklusiboa sortzea.

–Zer potentzial duen mailakatua eta/edo errepikatua izateko.

–Kapilaritatea, beste entitate edo gizarte talde batzuetara igarotzeko aukera.

–Proiektuaren balioa ingurumenari dagokionez.

–Proiektuaren balioa hezkuntzari eta sentsibilizazioari dagokionez.

–Eragina eta hura neurtzeko modua jasotzea, adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak baliatuz.

(10,00 puntu arte)

Oso egokia

10,00 puntu

Egokia

7,50 puntu

Hala-hola

5,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.1.2.

Jardueren deskribapena:

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-hola. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren egutegia. Urte anitzeko garapena:

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-hola. Ez dago zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.4.

Inplementatzeko modua: martxan jartzeko planean koherentzia izatea eta planteatutako helburuen, ekintzen, baliabideen, faseen eta denbora banaketaren arabera garatzea:

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.

Proiektuak zenbaterainoko berrikuntza dakarren:

Arazoari beste ikuspegi batetik ekitea eta/edo metodologia eta arazoa konpontzeko proposamen berriak baliatzea. Beste eskualde batzuetan hautemandako ezagutza, teknologia eta/edo jardunbide egokiak txertatzea:

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Proiektuaren bideragarritasuna

(21,00 puntu arte)

b.3.1

Jasangarritasun ekonomikoa. Denboran iraunen duen eta haziko den proiektu bat izatea eta epe ertain-luzean finantzatzeko modua planteatzea:

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

A priori zein neurritan espero den teknikoki/teknologikoki egingarria izatea. Teknologikoki probabilitate handiarekin ebatzi ahal izatea, eta arrazoizko kostuarekin, proiektuaren tamaina kontuan hartua:

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Taldearen gaitasuna: entitatearen kaudimen teknikoa. Frogaturik izatea ekintzailetzarako eta berrikuntzarako gaitasuna:

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4

Proiektuaren koherentzia: oreka baliabideen eta helburuen, proposatutako hobekuntzaren eta eskatutako laguntza ekonomikoaren artean:

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera:

(3,00 puntu arte)

NGtik kanpoko ekarpena > %30

3,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %15 eta %33 artekoa

1,00 puntu

b.4.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak eta proiektuaren eta haren eraginaren ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(11,00 puntu arte)

b.4.1.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea, eragin soziala neurtu ahal izateko, besteak beste:

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.4.2.

Adierazleak:

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

1,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.4.3.

Egiaztapen iturriak:

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa. Zenbatekoa den bultzatzen duen pertsonen ahalduntze maila

(16,00 puntu arte)

b.5.1.

Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura:

(5,00 puntu arte)

Bakar-bakarrik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Auzo Unitateen edo beste baliabide publiko batzuen bidez

5,00 puntu

Batez ere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Auzo Unitateen edo beste baliabide publiko batzuen bidez

3,00 puntu

Batez ere Gizarte Ekimeneko Entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.2

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (erabakien gaineko parte-hartzea, akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(6,00 puntu arte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.3.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoen ehunekoa:

(5,00 puntu arte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

< %50

0,00 puntu

b.6.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua

(4,00 puntu arte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

4,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F1803653