2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Zirkulazioko zerga eta pasabideen tasa borondatez ordaintzeko epea 2018an
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko apirilaren 16an bukatuko dela 2018ko zirkulazioko zergagatik eta pasabideen tasagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak haien ifrentzuan aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2018ko apirilaren 16an pasatuko dira kontuetara.
Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.
Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 13an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1803581