59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

25. eta 28. arteko aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2017ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 25. eta 28. arteko aldaketak 2017ko aurrekontuan eta behin betiko onetsi 23. eta 24. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Atarrabian, 2017ko abenduaren 26an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1803500