59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Hiri-jarduketarako plan berezia Ultzurrungo Kontzejuko
6. poligonoko 26. lurzatian. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2018ko martxoaren 8ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 26. lurzatian, espazio publikoaren erabilera aldatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea tramitatzen da eta jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egongo da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Ollaranen, 2018ko martxoaren 9an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1803541